Kaixo,
Hezkidetza esku hartzen Kurtsoan badago oso ongi idazten duen jendea eta hizkuntza ederki manejatzen duena. Ni ez naiz hoietakoa, eta nere aportazioak xumeak dira eta eskolaren eguneroko martxa ikusita, burura etortzen zaizkidanak.
Etorkizunean tratu txar emango dituztenak, gure gaur egungo eskoletan daude. Gure eskuetatik pasatzen dira. Honek batetik kriston ardura da irakasleontzat baina bestetik kriston aukera .
Nik 54 urte ditut. Beraz, urte dexente daramazkit irakaskuntzan , LHko irakaslea naiz eta gaur egun gehien kezkatzen nauena, eta gehien zaintzen dudana ikasleekin " harremanak " dira.
Ordu eta egun asko pasatzen ditugu elkarrekin eta datu asko ditugu irakasleok.
. Badakigu, ikasle bakoitzaren bizitza, zailtasunak, zenbait kasuetan familia egoera oso gogorrak... Beraz, ahal dugu irudikatu dugun ikaslea, hamar urte barru. Honek guztia aukera ematen digu, gelan gauza asko lantzeko, asko hitz egiteko.
Irakasleak sentitzen dugu curriculumaren presioa, eta harremanetaz edo geletan gertatzen direnetaz, presaka eta korrika hitz egiten dugu denbora ez galtzeko.
Ni gaur egun saiatzen naiz "toleranzia 0 " izaten gelan gertztzen direnen jarrera sexista, matxista, indarkeriakoak, edo errespetuz gabekoak. Geratzen dut klasea behar ditudan guztietan eta lasai saiatzen naiz gertatutakoa aztertzen ikasleekin batera.
Marian Morenok hitzaldi batean esan zuen ikerketa batean ikusi dela noizbait genero indarkeria landu duten ikasleen artean, aukera gutxiago zegoela egoera hauek emateko.
Nik gar egun eskolan gehiago landu nahi dudan gaia , ez ikustearena egiteraena da. Ez da nahikoa tratu txar ez ematea, indarkeriazko jarrera baten lekukoa baldin dira ere, inplikatuta sentitzea.
Azaroaren 25ean " Emakumeen indarkeriaren kontrako eguna" dela eta, Berritzegune nagusitik bidali dute eskoletara proposamen bat hain zuzen aipatutako " ez ikustearena" gaia lantzeko.
Gure eskolan erabiliko dugu .
Beno kurtsokideak, asteburu polita izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina