2015/11/03

Sex-genero sistemari buruz hausnartzen



SEXU-GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN

Gai honek, sexu-genero sistemak, Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroaren lehen eguneko, saio presentzialean Amelia Barquin-ek esandakoa gogorarazi dit.
Hitzaldi hartan, honako taula hau aurkeztu zuen, eta Kataluniako norbaitek egina zela esan zuela oroitzen dut:


Araua Araua Bazterketak Zapalkuntzak
Sexua Arra Emea Per. Intersexualak Intersexofobia
Genero identitatea Gizona Emakumea Trans- sex/generoa transfobia
Genero adierazpena Maskulinoa Femeninoa Gizon femeninoak, emakume maskulinoak, androgino, trabesti, drag. transfobia
Sexu-hobespena Heterosexuala Heterosexuala Gay, lesbiana, bisexual, asexual Homofobia, lesbofobia

Uste dut gaia bera laburbiltzen duen taula sinplea bezain argigarria dela.
Horrez gain zer esan daitekeen, gure esku dagoena egitea dagokigula, bazterketak eta zapalkuntzak ekidin ahal izateko; eta horrek, arauak zalantzan jartzea eta arauak ez, baizik eta pertsonak nahi duena izatea eta nahi duen bezala bizitzea ahalbidetuko duen “araua” ezartzera eraman behar gaitu.
Horregatik ulertzen dut, sexu-genero estereotipoak, sexua eta generoa lotuz, jaiotzetik (edo biologikoki) dagokiguna, kulturalki ematen zaion ezaugarriekin bat baletor legez, tratatzen duen joera dela, hau da, gizonak-maskulinoak izate bat balira bezala, maskulino-gizon izateaz jendartean ulertzen den balio ororekin, eta emakumeak-femeninoak izate bat balira gisa, femenino-emakume izateaz ezartzen zaizkion egiteko guztiekin, tratatzeko ohitura dela.
Genero ikuspegiak, emakumeak halakoak eta gizonak bestelakoak izan behar direla kuestionatzen duen ikuspegiak, zer den emakume izatea, zergatik den hori eta beste zerbait, zer den gizon izatea, zergatik eta zertarako... zalantzan jartzera ausartzen den iritzi kritikoak, lagunduko digu bide honetan.
Ikuspegi honekin, genero ikuspegia, ikastetxean lantzeko erronkak, sinpleenetik konplexuenera jorratzen hasiko nintzateke. Binarismoa kuestionatzea ezinbestekoa iruditzen zait, agian irudipen okerra izan daitekeen arren, inoiz baino nabarmenagoa dela uste baitut.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina