Mundua
ulertzeko gizartea binomioetan banatzen ikasi dugu, guztiz
kontrajarriak diren binomioak sortuz, ikasle-irakasle, heldu-gazte,
etorkin-autoktono, heterosexual-homosexual, maskulino-femenino,
arrazoi-emozio etb. Dikotomia hauen sorkuntza gizartea kontrolatzeko
funtzioarekin sortzen da, kolektibo bati boterea emanez
(zapaltzailea) eta besteari boterea kenduz (zapaldua) eta
antolakuntza hierarkiko bat osatuz. Esan genezake binomio horien
baitan sortzen direla identitateak eta genero identitateak direla
gehien barneratuta ditugunak eta horregatik hain da zaila genero
estereotipoekin apurtzea.
Mundua
ulertzeko era horrek gauza eta gertaera oro identifikatua eta
sailkatua egotea esakatzen du, eta klasifikazio hori tresna
ezberdinen bitarte naturalizatzen da, gauza hori norma eta
saihestezian dela uler dezagun. Ondorioz, bi aukera horien artean
egon daitekeen sailkatu gabeko beste edozein aukera ez da naturala
edota normala.
Bideo
honetan oso argi ikusten da zer den “emakume” eta zer den “gizon”
izatea, muturreko bi gauza izango balira bezala. Baina errealitatera
jotzen badugu, gizartearen gehiengoa prozesu horren tartean kokatzen
gara, ezaugarri maskulino eta femeninoekin. Eta azken finean
esfortsua egiten dugu muturrera joateko alde batera edota bestera
gizartean onartuak izateko, gero eta hurbilago egon orduan eta
onartuagoak egongo gara. Alde batera edota bestera joateko sistemak
erabiltzen duen tresna hezkuntza dela esan genezake eta aldi berean
baita hori aldatzeko tresna dela argi dugu.
Hezkuntzak
duen erronka nagusiena gure jardunaren gaineko hausnarketa iraunkorra
dela uste dut. Sexu-genero estereotipoak erreproduzitu ez baditugu
nahi hausnarketa eta autokritika gure egunerokotasunean egon behar
dira. Gure hizkuntzaren, gorputz adierazpenaren, edukien, jarreren,
metodologien, ebaluaketen, antolaketa eren, funtzionameduen,
helburuen, materialen gainean hausnartu behar dugu. Eta horretarako
gure ingurunea aztertu, eremu publikoan eta pribatuan gertatzen
denaren inguruan hausnartu eta kontzientziaz aritzeko tresnak sortzea
eta eskaintzea ezinbestekotzat deritzot. Askatasunean eta
inposaturiko estereotipoetatik aldentzeko estereotipoen
erainkuntzaren jabetza izatea da oinarrizko lana eta zailena. Nahi
beste identitate daudela ulertu eta ulertarazi behar dugu. Eta
kontzientziazio lan horretan estereotipo horiekin deseroso edota
menpeko rola ezarri zaion kolektiboak ahalduntzera joan behar garela,
subjektu eraldatzaile bihurtu behar gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina