Esango nuke duela urte gutxi hasi garela honen inguruna hausnarketa egiten. Kontsideratzen zen emakumeak eta gizonak, horrelakoak izateagatik, rol zehatzak eta oso ondo definituak bete behar zituztela, besterik gabe.
Zorionez gauzak, neurri batean, poliki, poliki ari dira aldatzen. Gero eta gehiago aukera dugu hoenn gainean pentsatzeko, irakutzeko, eztabaidatzeko.
Genero identitatearen eraikuntza oso prozesu konplexua da. Gehienetan murgilduta gauden gizarteak eta kulturak ezartzen ditu ezaugarri eta rolak eta horiek guztiak oso barneratuak egonda, oso zaila egiten zaigu beraiengatik alde egiten.
Emakunderen Sorkundek oso garbi adierazi zigun:
https://www.youtube.com/watch?v=iLjZgz7tlzs
Victoria Sauk dion bezala “gizon-emakume ezberdintasun biologikoak deterministak dira, naturak berak ematen ditu, baina gizaki kulturalak garen heinean, biologia horrek ez ditu gure portaerak determinatzen.”
Eraikuntza honetan sozializazioak pisu handia du. Sozializazio prozesuaren bidez ikasten baitugulako bakoitzari dagozkion generoaren araberako ezaugarriak eta rolak. Eta honetaz, jaio baino lehendik ere familia, eskola, komunikabideak ... arduratzen dira: https://www.youtube.com/watch?v=7hBX7YUAx2I
Horrela berari dagozkion estereotipotik urruntzen den pertsona arraro, berezi edo... kontsiderazen zaio. Hau da sexismoaren tresna eta era berean adierazpen nagusia.
http://www.20minutos.es/noticia/2461754/0/rajoy-mujeres/pensiones-bajas/cuidar-hijos/?utm_source=Facebook&utm_medium=Social&utm_campaign=Mobile-web
Guzti honetan publizidadea eragin handia du eta oso sakon aztertzeko gai bat da. Iragarki askotan emakume eta gizonaren irudi esterotipatuak ematen dira : https://www.youtube.com/watch?v=NRxrtkxAC20https://www.youtube.com/watch?v=NRxrtkxAC20
Eraikuntza soziala izanda potere handia du eta oso zaila da honen kontra borrokatzea eta dugun tresna bakarra da genero ikuspegia, hau da emakume eta gizonen arteko desberdintasunak kontuan izatea, modu sistematikoan erabiltzea bizitzako eremu guztietan, bai pertsonaletan zein profesionaletan.
Gauzak horrela, erronka nagusia da genero ikuspegia presente izatea Hezkuntza Sisteman orokorrean hartuta eta gure eskola, institutu eta gela guztietan. Egunero egiten eta esaten ditugun gauzetan:
- Material didaktikoa: estereotipoak, emakumeen agerikotasuna, hizkuntza...
- Berdinen arteko harremanak.
- Ikasleei zer eta nola esaten dizkiogun gauzak (neska edo mutila izanda, adibidez).
- Eskeintzen ditugun adibideak: emakume eta gizon tradizionalak edota alternatiboak?
- ...
Seguru nago lortuko dugula!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina