2015/11/01
SEXU-GENERO SISTEMARI AURRE EGITEN
Gaurko gizartea sexu-genero sisteman oinarritzen dela argi dugu Hezkidetzaileok (sentsibilizaio apur bat daukagunok). Baina gainerakoen buruan sartzen garenean hauxe aurkitzen dugu: Sexu Genero sistema zer den ez dakitela eta, nahiz eta jakin, hain barneratuta dugun bizi-programa denez, ondorioak ikustea zaila izaten da, dana normaltzat hartzen baitute.
Sexu-genero estereotipoak emakumeei eta gizonei atxikitzen zaizkien ezaugarriak dira. Baina zer dago honen atzean? Atxikitzen zaizkien ezaugarri horiek ez daude berdintasunean oinarriturik, jerarkizatuta eta inposatuta izaten dira.
Lehen komentatu dugun bezala egoera hau normaltzat hartzen dugu, mutilek edo gizonek nagusitasuna izatea onartzen dugu txikitatik. Adibide bat eskolako patioa izaten da, zergatik ez dira neskak altxatzen bere espazioa berreskuratzeko? Onartzen dute mutilek behar dutela espazio gehiago "futbolean" aritzen direlako. Futbola munduko proiekzioa duen kirola denez, neskek ulertzen dute horrela izan behar dela, beti horrela izan delako.
Gainera, txikitatik erakutsi digute biolentzia eta indarkeria ez datozela gurekin, beraz, neskaren bat saiatzen bada bere jolastokiaren espazioa berreskuratzen berehala iskanbila sortzen da, eta zein da nesken erantzuna, pausu bat atzera eman, isilik egon eta bronkarik ez sortu, badaezpada, indarkeririk ez jasateko. Hori izan baita betidanik transmititu egin diguten jarrera.
Hau, adibide ba baino ez da, baina hainbat eremutan eragina izaten du Sexu-Genero sistema.
Beraz, argi dago Sexu-genero sistemaren barruan ez dauden pertsonak berehala indarkeria jasotzeko arriskuan egoten dira, bai bere espazioa aldarrikatu nahi duen neskak, bai bere identitate sexuala dikotomia horretan ez denean sartzen, bai atxikitutako ezaugarriei aurre egiten diegunean.
Orduan, nola egin aurre egoera honi? Ba dokumentuan adierazten den bezala Sexu-genero sistema desegin beharko dugu. Beste sistema bat sortuz, aniztasuna oinarri duen sistema. Horretarako hainbat ikuspegi txertatu beharko genituzke gure egunerokotasunean: Genero ikuspegia (hauxe da, gizonen eta emakumeen arteko baldintzen, beharren eta egoeren ezberdintasunak aztertzen duen enfokea), Sexu kontzeptu berriaren ikuspegia, Identitate anitzen ikuspegia,...
Proposamen honetan eskolak zerbait egin dezake, noski, Genero Ikuspegia integratzen, Aniztasuna kontuan harturik, sexu-sistema gelditzeko gaitasunak identifikatzen/ sustatzen baita sexu-genero sistematik harago dauden errealitateak eta praktikak modu aberasgarrian transmititzen.
Argi dago, Mundua ez dela ikusten dugun bezala erreproduzitu behar, gu egunero egiten ari garen mundua izan behar da, guk baitugu mundu horretan bestelako bizi-programa sustatzeko gaitasuna.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina