2015/11/05

ZORIGAITZ EDERRA






Hesiodok K.a. 700. urtean bere Teogonia-n Prometeoren istorioa kontatu zuen. Prometeo gizon ausarta zen, Zeus- en aurrean ere ez zen kokiltzen, beti elkarri zirikatzen ibiltzen ziren. Baina Prometeok jainkoen jainkoari ziria sartu zioenean sua lapurtzen gizonei bueltazeko, horrek ezin izan zuen hori jasan eta sekulako zigorra, zigor gogorrena jartzea erabaki zuen eta, zein izan zen? Emakume bat "zorigaitz ederra", horrela zeritzon trumoi eta tximisten jabeak.Pandora kutxatxo batekin bidali zuen, barruan munduko gaitz guztiak zeuden, eta Zeus- ek esan zion: " kaxa hau ez ireki", baina hark bazekien emakumea kuxkuxera zela, nahiz eta lehenego emakumea izan, eta irekiko zuela hori esaten bazion. Pandorak kaxaren tapa altxatu zuen eta munduko gaitz guztiak atera ziren: mina, gaixotasuna, gosea, beldurra...hau da, emakumeen inguruko sinismen guztiak.

Gero Eba etorri zen eta ez ziren gauzak gehiegi konpondu. Hori nahikoa ez bazen Elizak munduko elizetan zintzurra moztuta duten momia faltsuak jarri zituen fedea eta gurtza sustatzeko, nire herriko santa Faustinita bezala. Bere aitaren aginduak ez zituen bete, kristautasunera aldatu zen eta aitak bere eskubidea gauzatu zuen. Erdi Arotik legeak zion: emakume batek bere aitaren, anaien edo senarraren aginduak ez bazituen betetzen bai aitak, bai anaiak eta noski senarrak eskubidea zuten emakumea akatzeko.

XXI. mendean gaude eta pandemia honek jarraitzen du,genero indarkeri fisikoa, sexuala eta psikologikoa guzti honen muturreko adierazpena izanda. 

 Mugimendua sozialek indarkeria sexista agerrarazi dute, isolamendua gaindituz, arazoa jendeartera eramaten. Gaur egun izendatzea ere aldatu da, jada ez da erabiltzen "crimen pasional" erasotzaileari ardura guztiz kentzen, edo "tratu txar domestikoak" bikote barruan soilik ematen diren jazarpenak izango balira bezala. Orain GENERO INDARKERITAZ hitz egiten da. Identifikatu dugu indarkeri honen jatorria (kultura androzentrista, patriarkatua, estereotipoak, indarkeri sinbolikoa, etab).




anuncios sexistas bilaketarekin bat datozen irudiakanuncios sexistas bilaketarekin bat datozen irudiakanuncios sexistas bilaketarekin bat datozen irudiak  anuncios sexistas bilaketarekin bat datozen irudiak











Hausnartu dugu gure burua ahaldundu.

Autodefensa feminista Bilbon


 Orain aldaketa dator eta hezkidetza da gure tresna. Guri, Pandorari ez bezala, ez zaigu itxaropena soilik geratzen.




 








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina