Gai honen inguruko hausnarketa egiterako garaian, hainbat aspektu
nabarmenduko nituzke: espazioa kaleetan, espazioa hezkuntza eremuan eta
espazioa ikus entzunezkoetan.
Ezinbesteko garrantzia
du kale izenetan emakumeak agertzeak, horrek eragina du memoria sozialean eta
heziketan.
Oso garrantzitsua da hezkuntza eremuan ematen diren
espazio banaketak birplanteatzea: bai patinan baita komunetan ematen diren
banaketak birdefinitu beharko lirateke ikasleen garapen berdinkiderako
elkarbizitza-espazio egokiak izatea nahi badugu.
Oso garrantzitsuak dira
sarean biderkatzen ari diren emakumeen eta gizonen errepresentazio ez
estereotipatuak bistaratzeko saiakerak, pentsaera kritikoa eta salaketa zuzenak
ahalbidetzeko hautuak, interakzioa eta partaidetza zuzena bilatzen eta
sustatzen dutenak. Sistema patriarkala zalantzan jartzen duten ahots anitzetara
iristeko eta norberarena hedatzeko aukerak erraztu eta zabaldu dira teknologia
berriei esker.
Iazko ikastarokideen ekarpenak irakurriz, Edurneren sarrera gomendatzen dizuet: Errepresentazioa eta denboraren erabilera.
Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen berri bat aipatu beharko banu, honakoa aurkeztuko nuke: lehengo urteaz geroztik, New York-en komunak
ez dira gehiago sexuaren arabera banatuko. Edozeinek, edozein komun erabiltzeko
aukera izango du. Emakume/ gizon binarismoa apurtzeko eta genero- marka
deseraikitzeko balioko dute komun neutro hauek. Oraindik geratzen zaigu zer
ikasia:
Eremu
hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak, besteak beste:
-Ikasleei kontsumitzen
dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak
zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus- entzunezko alfabetizazioa eskaintzea.
-Eredu berdinkideagoak,
anitzagoak erakusten dituzten ikus- entzunezko ekoizpenak bistaraztea.
-Desberdinkeriak
identifikatzea, aldaketetarako bideak irekitzeko.
-Ikastetxeetan, espazio
desberdinen okupazioa eta diseinua aztertzea neska/ mutil binarismoa
ezabatzeko.
-Herrietan, kaleen
izendegiak aztertu eta emakumeak bisibilizatzea.
-Hedabideetan irudi eta
eduki sexistak ezabatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina