2016/10/22

HEZKIDETZAZ


       Hezi
       Errespetua
      iZaera
      iKasi
       Identitatea
  ereDua
       Elkarlana
eranTzunkizuna
emoZioa
       Aniztasuna

“Hezkidetza neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontutan hartu gabe.” Mari Jose Urruzola

Nire inguruan hezkidetzaz galdetu eta erantzun desberdinak jaso ditut, badira hezkidetzaz inoiz ezer entzun ez dutenik, baita hezkidetzako proiekturen batean buru belarri dagoenik ere. Hau horrela, irakurgaian proposatzen diren bost estrategia eraikitzaileak oso lagungarri zaizkidala konturatu naiz hezkidetzan aurrera pausoak emateko: Aliatuak, Esperientzia, Informazioa, Oraina eta Umorea. Ingurukoekin aliatu, esperientziak partekatu, informazioa elkarbanatu, orain arte egindako lana jaso, guzti hau, noski, umorerik galdu gabe. 
Hezkidetzan aritzera bultzatu nauten 5 arrazoi aukeratzekotan hauexek aukeratuko nituzke:
 -Aniztasuna normaltzat jotzeko
-Aske izateko
-Bortizkeria eta indarkeriarekin amaitzeko
-Hizkuntza sexistarekin amaitzeko
-Pertsonen garapen integrala bermatzeko

Beraz gero eta argiago ikusten dut hezkidetza egunerokoan behar haundi bat dela, sexismoa eta genero-estereotipatuak gertatzen dira, guzti honek pertsonen aukerak baldintzatzen ditu eta hau aldatzea denon erantzunkizuna da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina