2016/10/23

SARE SOZIALEN INGURUKO HAUSNARKETA




Sare sozialak guztion bizitza poliki-poliki aldatzen ari dira. Gauza guztiak bezala bere alde onak eta ilunak dituzte. Gaur egun,  komunikazioarako eta monopolio informatiboa hausteko tresna oso baliagarriak izan arren, badituzte arrisku haundiak. Aurreko astean telebistan (“enviado especial” #enviadoespecialSilicon )erreportai batean facebook eta Apple bezalako enpresetako langileen inguruko erreportaia bota zuten. Erreportai honetan  hain ezagunak diren Facebook eta Apple enpresa hauetako langileen harremanetarako gaitasun eza islatzen zuen,  gezurra badirudi ere, pertsona hauek  aktibitate zibernetiko haundia izan arren , pertsonen artean harremanak izateko zailtasun haundiak zituzten eta edozein harreman izateko enpresak kontratatzen zituzten bitartekari gisa harreman berriak sortzeko. Horrelako adibideek agerian uzten dute errealidade birtualak  gehienetan sortzen duen espejismoa  eta pertsonok horrelako baliabideak erabiltzen tentuz ibili behar garela adierazten dute. 

Niri dagokidanez, sare sozial batzuetan parte hartzen badut ere  facebook, whatsap... ez ditut oso gustoko eta nahiago izaten dut nire bizitzan bestelako jarduereei denbora eskaini irakurri, paseatu, sukaldatu...Egia esan, ikastaroko bigarren atal hau kosta egin zait burutzea, ez zait oso erakargarria iruditu eta ez naiz oso eroso sentitu. Hezkidetzaren inguruan jendea saretzea (aliatu berriak) interesgarria iruditzen zait: informazioa eta esperientziak konpartitzeko, materialeen berri izateko, hainbat ekimen burutzeko .... baina ezin dugu ahaztu errealitea eta gure inguru hurbila, twiterreko jarraitzaileek ezin bait dute gure lagunak ordezkatu eta ezta ere besarkadarik eman. Momentu honetan, nerabe baten ama naiz eta egunero institutotik etortzerakoan watsap eta instagraneko mezu ugariei aurre egin behar die, lagun eta talde ugaritan parte hartzen baitu, gaur egungo edozein nerabe eta ez nerabe bezala. Baina gero errealitatean  nerabe ugari , lagun errealik  ez dituzte eta hainbatetan bakardadearen sentsazioa bizitzen dute, oso gutxitan elkarrekin egoten baitira sentimentuak, abenturak, esperientziak partekatzeko. Horrek benetan kezkatzen nau eta egoera honen aurrean geroz eta  nerabe gehiago aurkitzen dira. Finean, sare sozialen erabilerari onurak aitortu arren, kezka ugarien iturria direla iruditzen zaizkit etorkizunean sortzen ari garen jendarte ereduari dagokionez.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina