2016/10/28

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN




Ingurukoei inkesta: Hamar bat pertsonei galdetu egin diet hezkidetzari buruz. Zer ekartzen die hitz horrek burura. Zeri buruz ari den. Zehaztasunez, inork ez du jakin zer den. Gutxi batzuk berdintasunarekin lotu dute, era zabalean. Gizon eta emakumeen berdintasunarekin, alegia. Eta bakan batek, institutuetan ikasleekin berdintasuna lantzeko erabiltzen den kontzeptua dela erantzun dit. Izatez, ikastolan badugu hezkidetza batzordea eta guraso gutxik daukate batzorde horren berri. Eta, egia esan, batzar askotan egon dira hezkidetza batzordekideak euren lanaren berri ematen, baina, tira, batzarretara ere, oso guraso gutxi joaten dira eta.

Politikoki zuzena edo egokia den ‘neurrian’, erakuts leihoan, bederen, berdintasuna edo, hezkuntzaren eremuan, hezkidetza, erraz onartzen da, azaleratzen da. Baina, haratago, deserosoa izan daitekeen tarte horretan, morez jantzitako militantzia hautu bat ematen du hezkidetzak. Eta hori baino gehiago beharko luke izan. Denek ezagutzeko haina. Era ludikoan eta umorez zabaltzekoa. Erosoa, desegiten dugunak pisatzen duelako eta eraikitzen duguna osasuntsuago delako, hain zuzen ere. Ederra. Partekatua. Horizontala, elkarrekikoa. Alaia. Emozioz blai.

Resultado de imagen de BERDINTASUNA



                                   HATOR!!!!!

                                   ELKARREKIN,

                 ERRESPETUZ,

                                   KRITIKOAK

                                   IZANIK,

                             BERDINTASUNA

                                   ERAIKITZERA,

                      BEHIN BETIKO

                               GOZATUZ

                                   ASKATASUNA!



Bost arrazoi hezkidetza lantzeko:

1. Patriarkatuak bortizki bereizten dituen estereotipoak gainditu eta generorik gabeko gizarte anitza eraikitzen laguntzea

2. Bide horretan, emakumearen kontra gauzatzen den eraso oro errotik desagerraraztea. Makro eta mikro matxismo guztiak. Emakumeen eskutik badatoz, baita ere!

3. Genero identitatearen eremuan, norberak bere burua, une oro, era librean sentitzeko eta erakusteko askatasuna izatea. Sexu-genero sistemarekin bukatzea. Emakume-gizon sistema binario eta bortitza iraganera eramatea. Identitatearen kontzeptua eskoletan lantzea, sakon, eredu libreagoak eskainiz gizarteari.

4. Pertsona guztiek, ume den-denek, euren afektibotasuna, itxura, sexu-erakarpena, harremanak, ikasketak, lan hautuak, zaintzak eta elkarbizitzak askeak, errespetuzkoak eta kontzienteak izatea

5. Sistema justuagoa sortzea, horizontalagoa, elkarrekikoa. Pisua denen artean eramatea eta fruituak, ere, denen artean banatzea. Denak aintzat hartzea.


ETIKETAK: #leitxu, HEZKIDETZA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina