Kaixo denoi!!
Hezkidetzaren inguruan egindako ikerketari dagokionez, esan dezaket nire inguruan ezezaguna den gai bat dela, hezkuntza esparrutik kanpo (magisteritza ikasi duten ingurukoek gaia zertaz doan badakite). Azken batean, zera ondrioztatu dut, batetik, hezkuntzaz kanpoko eremuetakoek ez dutela honen berririk eta hitza bera arraroa eta ezezaguna egiten zaiela, eta bestetik, bai hezkuntza esparruko askori zein kanpokoei, bere ildoak nondik norakoak diren galdetzean, ez dakitela zer erantzun. Hala ere, denek ulertzen zuten hezkuntzan horren alde egin behar dugula eta hezkidetza erronka eta apostu eder bat dela.
Akrostikoari dagokionez, hona hemen nik egindakoa:
Hitz ezberdinak aukeratzeko zalantzak izan ditut, hezkidetzak kontzeptu gehiago lantzen dituela uste dudalako baina hona hemen hitz hauen eta hezkidetzaren artean ikusten ditudan harremanak:
Hautsi! hautsi gure mugak, hautsi estereotipoak, hautsi nire sinismenak eta berreraiki. Hezkidetzan birziklatze prozesua eman dedin, egin eta desegin dadin, gure egunerokotasunean gauza askorekin hautsi behar dugu.
Estereotipoak, hauek zeintzuk diren ezagutu eta haiek ezartzen dizkiguten mugetatik ihes egin.
Zoriontasuna, mundu hezkidetzaile batean hezi ezkero zoriontsuagoak izango ginatekeela uste dut, norbera bere izaeratik gertuago egongo litzatekeela uste baitut.
Inklusioa, eta hezkidetza, eskutik helduta doaz, arazo batetik hasi eta beste arazo asko konpontzeko giltza gisa ikusten baitut.
Balioen garrantzia, zer inporta zaigu??? fisiko bat gara ala barrukoari ematen diogu garrantzia? zein balio ditugu? zer baloratzen dugu?
Duintasuna eta eskubideak Hezkidetzak pertsonen duintasunaren alde egiten duela iruditzen zait eta hau estuki lotuta dago gure eskubideei. Esdkubideak urratuta badaude, ez dut uste bizi duin bat izango dugunik.
Tolerantziaren garrantzia maila guztietan, elkar ulertzeko adibidez. Garrantzizkoa deritzot emakume eta gizonen artean sortu daitezkeen elkarrizketetan, inor ez dedin gaizki sentitu. Zuzenki lotuta aniztasunarekin. Anitzak bagara, elkar ulertu beharko baitugu.
Askatasuna, hezkidetzaren helmugetako bat, norbera den moduan izateko askatasuna.
Hau guztiaren ondoren, hemen dituzue nire arrazoiak:
-Geroz eta desberdintasun handiagoak daudelako mundu honetan, eta aurrera pausoak eman behar direlako eta ez atzera pausoak.
-Komunitate justuago bat izateko, non genero rolak alde batera uzten diren eta norberak nahi duen hori izan daitekeen.
-Oso errotuta ditugu sinesmen batzuk eta horren inguruan informatzeko eta bertatik, esku hartu eta eraldatzen hasteko.
-Pertsona, emakume zein gizon, izateko eredu berriak behar ditugu.
-Maila guztietan hobekuntzak ekarri ditzakela uste dudalako.
Hemen uzten dizuet nire aste honetako hausnarketa, zuen ideiak irakurtzeko eta konpartitzeko desiatzen!! Segi dezagun lanean!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina