2016/10/26

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN:



Hezkidetza hitza ezaguna zaien, egia esan inori ez diot galdetu. Izan ere, hezkuntza esparruarekin loturarik ez duten hainbat pertsonak behin baino gehiagotan hezkidetza zer den galdetu baitidate. Hausnarketa sakonagoetara hurbiltzeko asmoz, adin, ikasketa eta lanpostu desberdinetako hezkuntzarekin lotura daukaten emakumeei galdetu diet. Galdera, hamabi emakumeri burutu diet eta zortzirek ez didate erantzun. Beraien iritziz, galdera zaila da. Beste lau emakumeen erantzunak ondorengo hauek dira:
  • 1.       Ez dago lanik, jolasik, tresnarik… neskentzako bakarrik edo mutilentzako bakarrik direnik. Denok gara berdinak eta berdintasunean heztea litzateke hezkidetza. Eskolan hezkidetza lantzeko, egunerokotasuneko ekintzak aurkeztu haurrei: etxeko lanak (lisatzea, harrikoa..), konponketak, haurren zaintza, erosketa, joskintza… eta hauekin rolak landu.
  • 2.       Neska eta mutilak era berdinean heztea eta tratatzea. Ez neskak era batera eta mutilak bestera. Bereizi gabe hezitzea da hezkidetza.
  • 3.       Hezkuntza integrala sexuen arteko bereizketarik egiten ez duena. Hezkidetza lortzeko bidean amantalak kolore guztietakoak izatea sustatuko da. Jostailuen erabilera aniztasuna ere landuko da. Baina, etxetik jasoko dute umeek hasieran hezkuntza hori. Honez gain, jendarteak ere eragiten du. Aldaketa oso zaila da eskolak bakarrik lan eginez gero.
  • 4.       Neska eta mutilak berdintasun errealean hezteko, eskoletan eta gizartean, egin behar den esku-hartzea. Neskak eta mutilak gela berdinetan ikasteak ez du berdintasuna bermatzen. Gizartea sexu estereotipoez beteta dago eta ikasleak txiki-txikitatik, hauek errepikatzen ikasten dute. Jarraian aipatuko ditut nire uztez eskola hezkidetzaile batek egin beharko lituzkeen hainbat  ekintza:
·         Bere curriculum ezkutua aztertu beharko luke, estereotipo sexistak ez ditzan errepikatu.
·         Estereotipoak apurtzeko edo  “desmuntatzeko” lan egin.
·         Ikastetxeko espazio desberdinen erabilera aztertu eta erabilera berdintsua bermatuko duen antolamendua egin.
·         Neska eta mutilen parte hartzeak aztertu, batzuena bultzatzeko eta besteena apaltzeko

Ingurukoek emandako erantzun hauek aztertzeari ekinda, neska eta mutilak berdin heztea desegokia dela deritzot. Izan ere, neska eta mutilek ez dira berdin hezi behar, baizik eta aukera berdintasunean. Honez gain, azkenengo ekarpenean antzeman dezaket curriculum ezkutua aztertzeko edota eskolaren antolamendua aztertzeko ideia. Gainera, beraietako batean eskolak ezin duela ezer egin transmititzen da eta ideia honek ikaratzen nau. Izan ere, erronka gisa hartu behar dugu, eta hezkuntzan inplikatuta diharduen kideen artean zailtasunaren ikuspegia zabaltzeak atzerakada ematen dit. Gainera, haur bakoitzaren identitatea askatasunean, aniztasunean eta era malguan garatzearen inguruko ideiarik ez da atera eta hau niretzat ezinbestekoa da hezkidetzaren kontzeptuaren barnean.

Bai kideen definizioak ikusita, bai Interneten bilatutakoaren arabera, hezkidetzaren kontzeptuak eboluzioa izan duela jabetu naiz.

Nik hezkidetzarekiko dudan ikuspuntua, hobekien Itziar Zunzunegi Etxebarriaren hitz hauek laburbiltzen dute:

"Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da. Gutxira arte, ulertzen genuen, neska eta mutilen parekidetasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko bidea zela. Garapena izan du, eta, egun, esan dezakegu, genero estereotipoetatik kanpo egiten den hezkuntza dela. Azkenaldian, dena den, bada nagusitzen ari den ideia bat: baterako hezkuntzak (edo hezkidetzak) identitatea modu hertsi eta dikotomikoan ulertzera kondenatu gaituela, dikotomiak (gizon/emakume, hetero/LGBT, zisgeneroa/transgeneroa) aintzat hartuz eta minoriak toleratzeko ahaleginean gelditu garela. Horrenbestez, egun, praktika irekiago bat proposatzen da, genero rolak birproduzituko ez dituena eta sexu/genero sistema hierarkikoa deseraikiko duena: hau da, LGTBfobia gainditzea, sexualitate guztiak aintzat hartzea eta identitateen aniztasuna onartzea eta zilegitzea. Eta hori guztia egitea espazio batean non umeek askatasuna eta aukera izango duten identitatearen auto-eraketa dinamika malgu eta moldagarri bat garatzeko eta, modu seguruan, testuinguru heteronormatibo eta patriarkal honetan, dialektika berri bat praktikatzeko."

Ondorengo link honetan berari egindako elkarrizketa bilatu dezakezue:

Hezkidetzaren inguruan astebetez hausnartu ostean, hemen uzten dizuet nire HEZKIDETZAren akrostikoa:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina