1.-Hezkidetzari
buruz galdezka hasi ikastolan, eta honakoak erantzunak:
-“Ez
dugu ezertxo ere landu lau urtetan”; “Zertxobait bai, baina
unibertsitatean lanak aukeratzeko eman, eta nik hezkidetza aukeratu
nuelako”; “Zertxobait, zehar lerro gisa, oso-oso gutxi”. Horiek
izan dira unibertsitatetik irten berri diren hiru irakasleren
erantzunak.
-Jangelako
arduradunei galdetutakoan, inork ez du inoiz entzun hezkidetza
hitza.
-Irakasleei
galdezka hasi, emakume zein gizonezkoei, eta denek aipatu dituzte
berdintasuna eta
heziketa hizak.
Bakarren batek honela definitu du hezkidetza: “Kideen harremanen
arteko hezkuntza egokia eta zuzena oinarritzat duen adarra”.
Atentzio
handia eman didate irakasle berriek esandakoek. Ziur nengoen
unibertsitatean gaia lantzen zela.
Irakasleak,
berriz, nik neure burua ikusten dudan tokian daude gehienak, nola
gizonezkoak hala emakumezkoak. Alegia, kontziente gara gaiaren
inguruan asko dugula ikasteko, baina aldez aurreko jarrera oso egokia
da, eta ez da gutxi! Beraz, nire lehenengo erronka transmizio
lanak egitea izango da.
2.-Hezkidetza
kontzeptuaren inguruko AKROSTIKOA:
Hezkuntza
Elkartasuna
Zaintzako
etika
Kontzientzia
Identitatea
Desegitea
Eraikitzea
Transmititzea
Zaharberritzea
Askatasuna
3.-Elori
hauxe irakurri diot: “Hezkidetzaren iguruan, gure lanak egunerokoak
eta uneorokoak izan behar du”, eta Marian Morenoren hitz batzuk
aipatzen ditu: “Klasea eta Programazioa ematen saiatzen naizen
orduko azaltzen da pasatzen uzten ezin dudan zerbait, eta klasea eten
egin behar dut”. Ados nago ideia horrekin, baina zeinen nekeza den!
Euskara kontuak etorri zaizkit burura! Beraz, animo!
4.-Hezkidetza
lantzeko arrazoi ugari daude; horien artetik honako 5 hautatu ditut:
1.-Berdintasunezko
harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako
gizartea eraikitzeko.
2.-Egungo
eskola mistoa hezkidetza eskola bihurtzeko.
3.-Emakumeen
aurkako indarkeria abolitzeko.
4.-Sistema
sozialak kanpotik inposatutako estereotipoak zalantzan jarri, eta
identitate pertsonalak garatzeko.
5.-Hainbat
sinismen, jokaera eta ohitura sexistak desegiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina