Sare sozialen gaia azken urteetan bor borrean dabilen gaia
da, azken batean, zerbait berria da gure
gizartearentzat eta izan ditzakeen ondorioak zein diren ez jakiteak hainbat
beldur sortzen du, eta esan behar dugu komunikabideek ez dutela bide horretan laguntzen.
Nire esperientziari dagokionez, facebook da erabiltzen dudan
sare sozial bakarra. Sare sozial hau erabiltzeko bi arrazoi nagusi ditut:
-
Lagun askorekin kontaktua mantentzeko modua
dela, diren tokikoak direla.
-
Oso informazio iturri aberasgarria dela.
Sare sozialek, internetek berak bezala, gaizki erabiltzeko
arriskua du. Niretzat erabilera txarrak ez dira soilik bullyng kasuak, sexting
kasuak… soilik. Hortaz gain, zein eragin dute sare sozialek norberak bere
nortasuna eta autoestimarekiko harremanean?
Niri alderdi hau oso garrantzitsua iruditzen zait, jende
asko interneten eta errealitatean bi pertsona ezberdin direlako. Hala ere, Jane McGonigalek, bideo honetan: https://www.ted.com/talks/jane_mcgonigal_gaming_can_make_a_better_world?language=es
Jolasek errealitatea nola alda dezaketen hitz egiten du,
beraz, hezkidetza jokoak sortu beharko genituzke??? Ziberaktibismoaz hitz
egiten dutenean ere, change.orgko arduradunak zioen moduan, 3 gauza
azpimarragarri ditugu:
-Botereak aldatu direla (gauzak egiten hasteko ez dugu
pertsona dirudun bat izan behar), internetera jotzeko aukera nahikoa da.
-Abiadura, munduko edozein tokitan edonork lagundu zaitzake
edo munduko edonor lagundu dezakezu.
-Geroz eta ekintza gehiago salatu edo babestu ditzakegu, oso
esparru ezberdin eta anitzetakoak.
Gai konplexua da sare sozialena, geroz eta gehiago daudelako
eta nik uste, erabilpen onen ereduak falta direlako eta erabilpen txarren
inguruan beldurtzen gaituztelako.
Amaitzeko esan, gaur egun sare sozialak errealitate bat
direla eta beraiekin lan egiten ikasi behar dugula, modu on batean, baina nire
ustez, ordenagailuz kanpoko errealitatea ahaztu gabe eta pertsona sozialak
garela eta elkar ukitzeak berak gugan dituen onurak beste errealitate bat
direlaz jabetuz, oraindik ere adimen emozionalarekin badugulako bidea egiteko,
adibidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina