Informazioa
eta komunikazioaren gizartean bizi gara. Eta errealitate hau, hein handi
batean, teknologia berrien ondorio da. Teknologia berriei esker, informazioa
edonoren eskura egoteaz gain, komunikazio
era berri bat ere sortu dute: sare
sozialak.
Sare
sozialak, elkarrekintza sozialerako eremu bilakatzeaz gain, eduki ezberdinak
trukatzeko ere baliagarriak dira; argazki, mezu, aplikazioak, ekitaldiak sortu … horien adibide argiak dira : facebook eta twitter.
Niretzat aski ezagunak, urte askotan bidelagun izan ditudalako. Hezkuntzaren
inguruko talde ezberdinen partaide izatea ahalbideratzen didate, ekitaldi
ezberdinez jabetu, zein kide ezberdinekin harreman zuzena izatea besteak beste.
Beraz,
hezitzaileontzat euskarri interesagarritzat jotzen dut. Partekatzeak aniztasuna
dakarrelako, elkar elikatzea. Eta sareek partekatzeko, laguntza eskaini eta
jasotzeko aukera anitzak eskaintzen dituzte. Baina hala ere, azpimarratu nahiko
nuke, ezin garela kontsumitzaile soilik izan; hau da, sarean dagoena kritikoki
aztertzeko gai izatea ere funtsezkoa da.
Ondorioz, uka ezina
da, berrikuntzaren gizarte honetan, sare sozialek aukera zein ate berriak ireki
dituztela komunikaziorako eta berarekin batera aktibismorako. Baita
ziberaktibismo hezkidetzailearekiko. Irenek, change.org kanpainako
zuzendariaren hitzekin bat eginez, sareena mugimendu erabat iraultzailea da, lider
sozialak izateko aukerak areagotzen dituelako. Mugikor soil batekin, klik bakar
batekin eta abiadura bizian, milaka pertsonei mezu bat bidaltzeko aukera dago,
gertatu diren berriak ezagutzeko eta ziztu bizian mobilizatzeko …
Beraz, gure esku
dago txikitik handira igarotzea, aletxoak jarriz kausa txikiak guztion artean
handi bilakatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina