Zuen argitalpenak musikaz lagundua irakurtzea plazerra izan da beraz, horra hor nire proposamena.
Orain
arte twitterraren erabileraren bitartez berrien irakurketa eta
ekintza interesgarrien jarraipena egiten nuen. Ikastaroaren bitartez
Facebooka egitera animatu naiz eta modu honetan beste hainbat
kolektibo, egitasmo eta hausnarketa erakargarri ezagutu izan ditut.
Interesgarria eta erronka bat iruditzen zait itsaso
honetan murgiltzea baina, iparra galdu gabe, kalea eta espazio
publikoa gureganatzea ezinbestekoa baita. Beraz, klick, tic, tap,
abar luze batez osaturiko musika kontuan izan arren, kalera arnasa
hartzera eta parte–hartzaile aktiboa izatera derrigortzen naiz.
Aukera
anitzak esku artean eta sare hezkidetzailea indartzeko
tresnak jadanik dantzan. Laster arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina