2016/10/17

SARE SOZIALEI BURUZ HAUSNARTZEN

SARE SOZIALEI BURUZ HAUSNARTZEN

Zer izan den berria niretzat? Ba egia esan, izena izan ezik gehiena izan da berria. Orain arte inoiz ibili gabe nengoen sare sozialetan, entzunda bai, baina erabili ez. Bi alaba ditut oraintxe nerabezaroan sartu direnak eta nola ez, beraiek kontu hauek ondo maneiatzen dituzte; nik dakidana beraiei entzundakoa da eta askotan zalantzan jartzen dut hauek ematen dioten erabilpena.  Agian, horregatik ez naute gehiegi erakartzen  . Baina  guraso eta hezitzailea naizen ikuspuntutik begiratuta , momentua da muturra sartzeko eta gaur egun hain errotuta dagoen sare sozial hauek barrutik ezagutzeko eta onurak ekartzen dizkiguten alderdi horiek ezagutzeko.
Interesgarriena zer izan den esatea momentuz zaila egiten zait, bi sare sozialetan  sartu egin naiz bakarrik eta  egia esan , denboratxo bat beharko dut, saltseatzen ibili beharko naiz eta. Hori bai, nire erronka pertsonala ikastaroa bukatzen denean sare sozial hauetan ibiltzeko trebetasuna lortzea da   , honela etekina atera ahal izateko.
Erabilgarritasunari dagokionez, tresna bikaina da komunikatzeko  eta batez ere lankidetzan aritzeko ,  elkar konektatu eta komunikazioa errazten baitu . Baliagarria da informazioa bilatu , ezagutzak partekatu eta norberanak aberastu, iritziak eman , eztabaidak sortu , … egiteko eta denborarekin horretan trebatzea espero dut.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina