Prozesu osoa laburbilduko duen abesti bat aukeratzekotan hasierako
berarekin geratuko nintzateke: makakoren marea de gente. Izan bat egiten dut
bertako bi ideiekin: aniztasunaren garrantzia, desberdina aberatsagoa dela; eta
tantaz tanta itsasoak sortzen direla. Hau da, hezkidetzaren iraultza
norbanakoak hasten da baina talde izaera oso handia ere badu, indarrak batuz
eraldaketa handiagoak.
Ikastaroari lotuko zenizkiokeen 3 hitzei erreferentzia eginez,
ondorengoak izango lirateke:
- · Hazkuntza pertsonala
- · Sentimendu gazi/gozoak: emakumeak historian zehar eta gaur egungo gizartean jasaten duen egoera dela eta. Aurrera pausu handiak egin dira eta oso pozgarria da baina oraindik asko dago egiteko.
- · Bizimodu bat; behin hezkidetzaren ateak irekirik, bizia ikusteko eta jokatzeko ate berriak irekitzen dira.
Ikaskuntza.
Nire buruari buruz ikasi dut, lehenik eta behin
gaiarekiko nuen ezjakintasuna handia zela. Eta nola, ezjakintasun horren
ondorioz, gizarteak inposaturiko jarrera eta pentsaerak itsu itsuan jarraitzen
nituen nire hautu pertsonalak izango baziren lez. Hitz gutxitan, erabat
baldintzaturik bizi nintzela eta oraindik ere bizi naizela. Ikastaro kideekin izandako elkarrekintzak
erabat positibotzat baloratzen ditut; izan ere, guztiok bizipen zein
esperientzia ezberdinak bizi izan ditugu eta horrek elkar elikatzera eraman
gaitu: informazioa partekatu, euskarri ezberdinen berri eman, positiboki
baloratu esku hartzeak plazaratu …
Zer
esango zeniekete hezkidetzaren inguruan interesa duten edo piztu diezuen
horiei? Dudarik gabe bertan murgiltzeko. Pertsona
moduan hazteko aukera paregabea dela, gizartekide aktiboagoa izateko,
parekideagoa … baina nahiz eta aktibo izan nahi ez, pertsonalki hausnartzeko
eta jabetzeko ezinbestekoa dela deritzot. Nire pertsonalki, mundua beste begi
batzuez ikusteko oso baliagarria egin zait. Ikusteko eta ikus nazaten.

Hezitzaileen garrantzia ere aitortu nahiko
nuke, gure jarrerak eredu bai dira aurrentzat. Hori dela eta, eskola
curriculumaz (ezkutu bai agerikoa) hausnartzea funtsezkotzat jotzen dut.
Eta esan bezala indarrak batzea, eskola
komunitate osoaren inplikazioa funtsezkoa izanik.
Plazer bat izan da, ondo izan!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina