GIZONEK BOTEREA ETA INDARRA, NESKEK
EDERTASUNA ETA FRAGILITATEA
ERROMANTIKOAREN
MITOA EZ DUGU GAINDITUKO?
INDARKERIAREN
KONTRA, BETI ESKU-HARTZEKO PROPOSAMENAK EGIN!!
EZ BETI
DA EZ!!
AURKA
EGON BEHAR DUGU!!
LOTSA
SENTITZEN DUT!!
INDARKERIA MATXISTARIK EZ!!
MUNDU OSOKO IZURRITEA DA.
DENON ARTEAN EGIN BEHAR DUGU
AUTOKONFIANTZA!!
PROSTITUZIOA, INDARKERI MOTA BAT DA!!
KONTROLA!!
ESTATISTIKAK
NOLA IRAKURRI??
PRIBILEGIOAK
GIZONENTZAKO, ZERGATIK?
INDARKERIA
SEXISTA-
AGRESIO
SEXISTAK, ZENTZURIK EZ!!!
Ez dakit
aurkeztuko dizuedan bideo honek Genero-indarkeria
ikasia dela frogatzen duen ala ez, baina argi dagoena da, bideoan hitz
egiten duen pertsonak, nahiz eta emakumea izan, ondo ikasita duela, zein izan
behar duen, batzuentzat, emakumearen papera. Emakume gaztea da eta horrek
harrigarriagoa egiten du berak esandakoa. Nire ustez, ikastaro hau egin beharko
luke; bueno, hau ezin izango luke egin, euskaraz delako, baina erderaz ere
egongo dira, ezta? Honen inguruko informazioa topatzen, VOX taldearen bideo eta
mitin batzuk entzun ditut; dardarka nago oraindik!!!
Ea aguantatzen
duzuen!!
Iazko edizioko post bat irakurtzeko modukoa iruditu zait,
Goretti Eskalzak idatzitakoa. Erreflexioak eta aurkeztutako loturak oso ondo
daudelako. Izenburua: Indarkeria
matxista arazo politikoa da.
Nik ezagutzen dudanaren arabera, Hezkuntza-esparruan, hainbat gauza egiten dira. Tutoretza-planetan ezarrita egoten da. Gida guztion esku egoten da. Beldur barik bezalako proiektuak martxan egoten dira, baina, zer gertatzen da? Ez da gertatuko, irakaskuntzan egiten diren hainbat planekin gertatzen den bezala, ikastetxetik atera eta ingurugiroak indar handiagoa dekola (komunikabideak, internet...). Ez daukat oso argi non dagoen arazoa...eta nola lortu, ikastetxeetan, eraginkorragoak izatea.
Ezaguna da
indarkeria edozein esparrura ailega daitekela, aberatsa edo famatua izateak ez duela
beti laguntzen. Tina Turneren kasua da hoietariko bat. Hainbat urtetan jasan zituen bere senarraren kolpe
eta irainak, baina egun batean planto egin zuen. Gainera, bere lana dela eta,
senarrarekin zegoenean itxurak egin behar zituen. Honen inguruko artikulu bat
eta bere kanta bat bidaltzen dizkizuet. Estekan klikatu!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina