Azken urteotako datu
ofizialei arreta jarriz gero, bi gauza argi ikusten ditut: alde batetik erasoen
gehiengoa ez dela salatzen eta, bestetik, salaketa jartzeak ez duela erailketa ekiditen.
Hona hemen azken urteotako datu eta zifra esanguratsuen bilduma txiki (baina
oso adierazgarri) bat:
- OME-ren (Osasunaren Mundu Erakundea) datuak eta zifrak
- Emakunderen EAEko 2017ko datuak
- 2016an eraildakoen %44ak salaketa jarri zuen (hemen albistea)
- 2017ko datu “ofizialak”
- Datuen analisi estadistikoak
· Baina, EspainiakoEstatuko etxeko eta genero indarkeriaren aurkako behatokiak
indarkeria matxista kasu batzuk ez ditu kontutan hartzen. Zifra ofizialak vs.
errealitatea, hemen (ere) dago gakoa. Espainiko Estatuak genero indarkeria
bezala zerrendatzeko hildakoaren eta hiltzailearen artean bikote harremana egon
behar dela dio. Honek esan nahi du, eraso berean gizon batek bere bikotea edo
bikote ohia hiltzeaz gain, bere ama, auzokide, lagun edo koinata ere hiltzen
baditu, estatistikek lehena soilik kontabilizatuko dutela.
Hala ere, “Feminicidio” izeneko
webguneari esker, datu ofizialetan kontutan hartzen ez diren feminizidioak biltzen eta
kontabilizatzen dira. Hitz hau, June Fernandezek
eta Marcela Lagardek
dioten moduan, “emakumeak emakume
izateagatik bikote esparruan zein beste esparruetan sistematikoki erailak
garela azpimarratzeko erabiltzen da, Estatu eta gizartearen konplizitatea eta
inpunitatea salatuz”.
Hona hemen, 2018an
Espainian erail dituzten emakumeen izenak, gogoan zaituztegu!
Datuak ikusita, pentsa dezakegu: zergatik ez da
salatzen? Edo zergatik atzera botatzen da salaketa? Ze oztopo aurkitzen ditugu
bidean? Ze hutsune daude sisteman? Euskal Herriko Emakumeon MunduMartxak adibide edo erantzun batzuk jasotzen ditu: salaketaren
osteko prozesua bortitza izan ohi da; epaitegietan (ere) matxismoa agerian
dago; klase egiturak edota arrazak emakumeok ditugun errekurtsoak baldintzatzen
dituzte; komunikabideek egiten duten irakurketaren ondorioz erasoen ardura
biktimarengan jartzen dute; agertutako (edo probokatutako) zalantzek ez dute
laguntzen erantzun soziala bideratzen, e.a.
Aste honetan, Amaia Lekunberrik idatzitako artikuluak
agerian uzten ditu prozesu judizialaren argi-ilunak: “Euskal Herrian aurten eraildako zazpi
emakumeetatik hiruk –Mbeugouk, Roxanek eta Yolandak– jarri zituzten beraien
bikotekide eta hiltzaileen kontrako salaketak. Castejonen (Espainia) alaba biak
hil zituen gizonaren kontra ere jarria zeukan salaketa honen bikotekide ohi
bizkaitarrak, zeinari urruntze agindua ukatu zitzaion. Salaketak tartean
egonik, emakume eta neskato hauen bizitza babestu eta bermatzeko eginkizunean
zerk huts egin duen hausnartzeko beharra agerian jartzen dute hilketok.”
Argi dago salaketa
judiziala jartzeak ez duela bermatzen emakumeok babesteko bitarteko nahikoak
martxan jartzea. Egoeraren argigarri izan daitezkeen hainbat adibide: La
manada kasua, Magrebeko
marrubiaren jornalariak, Sandra Barrenetxea, haurrek pairatutako sexu abusuen
salaketa gehienak artxibatzen dira, Maguette Mbeugouren kasua...
(In)Justizia
sistema patriarkalak genero arauak erreproduzitzen ditu, baita sexualitate eta
plazerraren ulerkera patriarkala ere: gizonen bulkada sexuala naturalizatzea, emakumeok pairatzen ditugun eraso sexisten erantzule bihurtzea,
berriz biktimizatzea, erasotzaileak gaixo mentalak bailiran hartzen ditugu
(sozialki justifikatuak)…
Baina, epaitegietan egiten dena ez bada justizia… Zer
da orduan justizia? Zelako justizia nahi dugu? Zer da justizia guretzat? Zein
da eta nolakoa beharko zukeen izan behar, desio dugun justiziaren kontzeptua
eta eredua?
Justizia ereduaren
gaia alde batera utziz, indarkeria matxistaren “beste” tentakulu batzuk aipatu
nahiko nituzke… Izan ere, genero indarkeria askotan izeberg gisa irudikatzen da,
“goialdeabaino ikusten ez den arren, oinarri sendoa duelako azpian”.
Ezin dugu ahaztu, emakumearen "kosifikazioa", maitasun
erromantikoaren mitoa eta honekin lotuta dauden mikromatxismoak ere errotuta
daudela egungo gizartean.
Gai honen inguruan,
June Fernandezen artikulu
bat etorri zait burura. Bertan, Queer Avengers-en bideo
bat komentatzen da, non esaten den ez garela laranja erdiak edo osoak,
mandarinak baizik. Bikotekidea mandarinaren atal bat da, baina gehiago ditugu:
lagunak, bikotekide ohiak, pisukideak, familia, zaletasunak... Atal bat kenduz
gero, mundua ez da bukatzen, besteez goza dezakegu.
Gure egunerokotasunean “genero-indarkeria ikasia dela argi dago. Jaio aurretik sistema heteropatriarkalak bere tentakuluak
zabaldu eta sexu-genero dikotomian banantzen gaitu, gure bizitzak baldintzatuz.
Horrela, ipuinetan, telebistan edo pelikuletan izeberg-aren oinarrian dauden “tresna”
asko naturaltzat hartu eta barneratzen ditugu. Sexismoan hezten gaituzte eta maitasun
erromantikoaren eredua aitzaki hartuta, indarkeria sinbolikoa, psikologikoa,
fisikoa eta sexuala jasaten dugu. Akaso ez da “normala” izan “aguantatzea”??
Baina, eskerrak, genero indarkeria ikasia denetik,
desikazi dezakegula!
Genero-indarkeria
kulturala, estrukturala eta ideologikoa den heinean… hona hemen osatu dudan akrostikoa:
sexu-Genero
Estereotipoak
oiNarri
ikusezinean,
Erailketa
ageRiko tontorrean,
matxismOaren eraikuntza
gizartean errotuta
Izeberg gisa.
BaiNa
honDoratuko dugu,
Ahizpatasunetik
saReak osatuz,
Kolektiboki,
Emakumeok* sistema
heteropatriaRkalari
aurre
egIngo diogu
Autodefentsa feminista
gure arma delarik
Aurreko edizioetako
ikastarokideek egindako post-etatik Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoa aukeratuko nuke. Sakona iruditzen zait, arlo
asko jorratzen ditu… Bereziki gauza hauek gustatu zaizkit:
- Gerrarekin egiten duen erlazioa. Izan ere, mugimendu feministan askotan aipatzen dugu “es una guerra” esaldia.
- Indarkeria matxistaren definizioa jendarteratzen bakarrik lan dexente dugula aurretik.
- Indarkeria eraikitzen den bezala, deseraikitzeko aukera mahai gainean jarri behar dugula. Errealitateaz jabetu, kontzientziak astindu, indarkeria mota oro azaleratu, salatu…
- Hezkidetza eskolan soilik jorratuta nekez aterako diogula behar besteko zukua erronkari. Eskola komunitate osoaren parte hartze eta inplikazioa berebizikoa dela zeregin honetan.
- Eskoletan dagoen jendearen inplikazio, dedikazio eta gogo mailak eragiten duela guzti honetan.
- Azkenik, borroka txikiekin gauza handiak lortu ditugula historian zehar.
Hau guztia nire (gure) eremu
hezitzailean lantzeko erronkak asko dira. Ikusita
gazteen (eta ez hain gazteen) egoera edo pertzepzioa, kontzientziazio lan mordoa
daukagula aurretik iruditzen zait. Izeberg-aren estruktura ulertu dezatela,
egunerokotasunean bizitzen dituzten mikromatxismoetaz ohartu daitezela, orain
arte ikasitakoa zalantzan jarri dezatela…
Jarduera-ildo bezala,
autodefentsa feminista ikastaro bat nahitaezkoa ikusten dut DBHko ikasleentzat.
Eta, nerabe diren heinean, ligatzeko ereduei buruz hausnartzea ere beharrezkoa
ikusten dut, beraien arteko harremanak nolakoak diren aztertu dezatela,
“ligoteo sanoa” sustatuz.
Aipatzekoa da ere,
guzti honen aurrean, agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura
pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa dela.
Bukatzeko, Pamela Palenciano Jodarren
“No solo duelen los golpes”
monologoa konpartitzea gustatuko litzaidake. Oker baldin ez banago, monologoa bereziki
DBHko ikasleei zuzenduta dago, nahiz eta denoi ondo datorkigu ikustea. Badakit
apur bat luzetxoa dela, baina ikusteak merezi du!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina