Mugimendu filosofiko,
kultural eta ekonomiko baita!!!!
Hau da aurreko
ikasturteetatik gehien gustatu zaidan post-a izenburutik hasita, Denok irabazle. Gainera, hezkuntzan
jorratu beharreko lanak ondo azaltzen eta argudiatzen ditu, bere hitzekin eta
bideoekin. Irantzu Valeraren bideoa asko gustatu zait eta oso gomendagarria
iruditzen zait Hembrismo, Machismo eta Feminismo terminoak ondo azaltzen ditu
eta, adibideak emanaz.
Nire ingurukoei hezkuntza
arloan bi gai feminista lantzeko zeintzuk izango ziren egokienak galdetu dut
eta bi gai baino gehiago atera dira:
-Feminismoa nondik
datorren eta historian zehar egindako borroka eta prozesua. Gaur egungoa
jakitea erraza da, bana beti dator ondo jakitea nondik datorren mugimendua eta
nola izan da prozesua. Ez da inoiz ahaztu behar nondik gatozen.
-Emakumeen
edertasun patroiak suntsitzea, emakumea ez delako objektu bat eta bakoitza den
bezalakoa delako, norbera maitatu behar da eta.
-Emakume ezagunak eta
feministak gehiago azaltzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar, bestela
beti gizonezkoak ikasiko dira eta hauek bakarrik egingo dira ospetsuak. Emakume
gabe historia erdia falta da, eta hauek ere merezi dute gaur egungo gazteen “idoloak”
edo erreferenteak izatea.
-Mikromatxismoak
detektatzen hastea, hauek gizartean asko daudelako eta nahi gabe mina egiten
delako, horregatik, hauek detektatu eta apurtu egin behar dira.
Emakume feminista
esanguratsuak pentsatzerakoan burura hainbat etortzen zaizkit: Angela Davis,
Frida Kahlo, Marie Curie, Eva Peron…denak antzinakoak, horregatik, gaur egungo
bat aipatuko dut, EMMA WATSON.
Emma Watson-i buruz
ezer idatzi gabe uste dut nahiko dela hurrengoko hiru bideoak ikustea. Hala ere, bere ekarpen edo postu batzuk aipatzeko, "embajadora de buena voluntad ONU Mujeres" eta #HeForShe iniziatiba feminista sortu zuen. Proiektu honek, alde batetik, gizonezkoak genero berdintasunaren borrokan inplikatzea eta, beste aldetik, emakume eta gizoneren gizarteko estereotipoak apurtzea bilatzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina