2018/10/04
NIRE AURKEZPENA
Kaixo guztiei!!
Ez dakit zenbat denbora daramadan ordenagailuaren aurrean eserita aurkezpen hau idazten hasteko modua bilatzen. Dagoeneko hamaika hasiera idatzi eta ezabatu egin ditut. A ze korapiloa!!! Eta horrela zenbat aste? Pentsatu dut berehala. Eta horrela topatu dut ikastaro honetan izango den nire zailtasunik handiena... idazteko ohitura falta. Baina...tira, zeozer egingo dugu!
Marta López naiz, Gasteizko Zabalgana eskolako gorputz hezkuntzako irakaslea naiz. Aurreko ikasturtean eta honetan eskolako Hezkidetza arduraduna ere banaiz. Egunero nire klaseetan entzun eta ikusten ditudan hainbat jokaerek hezkidetzaren lana beharrezkoa dela erakusten didate. Eta hori da nire abiapuntua, nola eta zer egin dezaket nik egoera hauek aldatzeko?
Eta hor daukazue nire beste ezaugarri bat: mundua aldatu nahi dut. Egun batzuetan super-heroina moduan eta beste egun batzuetan nire armairua ordenatu nahian. Ez nabilenean mundua konpontzen maite dudan jendearekin paseoan, parkean, antzerkian, mendian, dantzan eta afari-meriendetan ibiltzen naiz. Asko gustatzen zait bidaiatzea, beste lekuetako jendea, bizimodua eta kultura ezagutzea. Eta pilak kargatzeko leku bat aukeratu behar dudanean beti jotzen dut mendira edo hondartzara. Berdea da nire kolorea.
Hau da nire lehenengo ikastaro on-line. Espero dudan lehenengo gauza da kapaza izatea aurrera eramateko. Pazientzia nirekin! Horretaz gain, hainbat kontzeptu argitzea eta dagoeneko dauden baliabideak ezagutzea nahiko nuke.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Kaixo Marta!
ErantzunEzabatuNiri ere antzeko zerbait gertatzen zait...ordenagailu aurrean jarrita, zer esan ez dakidala, nola definitu 2 parrafotan ba norbera?