Egunon denei!
Itziar Irigoien nauzue, 49 urte, Doneztebekoa ( Nafarroa):
⤖ musikari eta musikazalea
⤖ irakaslea eta hezitzailea
⤖ robotika eta teknologiazalea
(eta hori fibrarik gabe bizi garela hemen) eta hortaz gainera...

Hezkidetzarekin dudan harremana intuitiboa eta aktiboa izan da orain arte, familian ama bide horretan hasi eta ahizpa nagusia honetan aditua delarik. Hortaz betidanik entzun, eztabaidatu, jakin eta aktibatua izan dut hezkidetza.
Aurten Hezkidetzan aktiboki busti eta janztea erabaki dut, nire ikastetxean SKOLAE hezkidetza planarekin hasi eta axalean gelditu beharrean.

Kolore aunitz maite ditut, eta egia errateko boladaka aldatzen ditudala ohartua naiz. Oraintxe berean, lurraren koloreak aukeratzen ditut, udazkena...

Abestiekin koloreekin bezala gertatzen zait, aspertu arte berberak entzuten ditut boladaka. Une honetan hauek ditut bihotzean...
Izan ongi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina