Niri, Martari bezala, asko kostatzen hari zait nire 30 urtetako bizitza 4 hitzetan azaltzea. Pentsaraztera narama, zer da niri buruz azaldu nahi dudana? Zer da besteekin elkarbanatu nahi dudana? Nire titulu akademikoak? Egin ditudan bidaiak? Nere lan egoera?
Azkenean erabaki dut, zuekin elkarbanatu nahi dudana, zoriontsu naizela da. Inguruan ditudan pertsonengandik zaindua sentitzen naiz eta aldi berean, nitaz zaintzen uzten dira. Arima eta gorputzaren inguruko ezagutza eta konexioa handitzen noa eta bizitzan garrantzitsuak diren gauzen inguruan zentratzen nabil azken aldian: barre egin, elkar entzun lasaitasunez, familia goxatu, lagunak eta bikotea zaindu, baratza sortu lagunekin, baserri bueltako lanak egin, lurrari eman eta bera zaindu. Etengabeko produkzio bizitzatik atera nahiean piskanaka...gaur egun, badirudi eta "ezer ez egitea" zerbait txarra dela eta hamaika mila saltsetan sartuta egon behar dugula "zerbait" izateko edo egiteko.
Ea ondorengo kanta atsegin duzuen, eta ea nik ondo txertatzen asmatzen dudan!! Kar kar kar
Besarkada bana!!
Uxue :)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina