2018/10/04

Nire aurkezpena

Kaixo denoi! 
Ainhoa naiz, 28 urte ditut eta Ordizin bizi naiz.
Musika hezkuntzako ikasketak egin nituen noizbait Bilbon eta gaur egun hortantxe saiatzen ibiltzen naiz. Hezkuntzak, haurrek, ikastetxeek...hainbat sentimentu ezberdin sorrarazi izan dizkidate urte hauetan, batzuk onak, besteak ez hain onak. Pertsonatxo horien aurrean "irakasteko" jarri naizen askotan, nire barruan ezinegonak eta beldurrak kaixo esatera etorri izan dira. Pixkanaka, esperientzia ezberdinez jantziz, bidea egiten noa hala ere, eta ikastaro honek, horretan lagunduko didan ilusioz nago.



Lagunak, familia, mendiak, eguzkia...dira nire bizitzan garrantzitsu. Elkarbanatzea, zaintzea, komunikatzea, elkar errespetatzea eta maitatzea.
Eta abesti bat aukeratzekotan...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina