Egia da, egun eta ekintza honek bisibilizazio modura balio izan zuela, egunerokoan indarra jartzean dagoela gakoa.
Eskoletan txiki txikitatik umeei ematen zaizkien mezuak horrelako ekintza puntualekin ez dira gainditzen eta mikromatxismo txikiei aurre egitean dago lana.
Blogak begiratzen nabillela ezagutu dudan bideo hau hori azaleratzeko oso baliagarria dela uste dut:
Hori bai, pena handiz aipatu beharra daukat bere egunean sortutako sarea nolabait indarra galtzen joan dela. Pena bat da gai honekiko sentsibilitatea eta herrietan zein eskoletan lanketa momentuan dagoen pertsonen gain geratzen dela. Esku hartze hezkidetzailerako lan ildoetan aurkeztu zaigun bezala, genero indarkeriak duen dimentsio handia onartu eta esku-hartzearen ezinbestekotasuna eskola-komunitate osoak aitortu behar du eta horretan lan egin. Berritzeguneetan bezala, herriz-herrikako mahaiak osatu eta sarean lan egin dezagun, sortu ditzagun herrietako hezkidetza mahaiak!
Indarrak batuta lortu daitekeelako, abesti honetan Anita Parker eta Furiak egin zuten bezala: Beraien hitzetan indarrak, ideiak eta amorrua batu dituzte. Batera hazi, biderkatu eta hortzak erakusten dituzte biolentzia matxisten aurka ohiu eginez. Eta hezkidetza mahaiak horretarako baliagarriak dira!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina