Feminismoari buruzko informazio gehiago Interneten bilatu nahian, aurkitu
dut ikerketa feministak Antropologiaren arloan egindako ekarpenak, hainbat
ikuspegitatik faktore kulturalen ulermena hobetzeko aukera ematen baitute. Ikuspegi
horrek hobeto ulertzen laguntzen du emakumea egiten dela eta sexua eta generoa
eraikuntza sozial eta historikoak direla.
Aste honetan gomendatzen dizuet post hau, ITXAROPENA BADAGO!
Gustatu zait hezkuntza-sisteman eta errealitatean eraikitzeko bideari
buruzko hausnarketa delako. Ados nago azaltzen denarekin, hausnarketa kritikoak
eta sakonak egin behar ditugu, ezinbestekoak dira momentu honetan.
Hezkuntza-sisteman aukera onena dugu nesken eta mutilen errealitatea ezagutzeko
eta ulertzeko. Berdintasunerako zubi bat eraikitzeko aukera dugu. Horretarako,
aktiboak izan behar dugu benetan gizarte kritiko bat eraikitzeko.
Nire inguru hurbilean prestakuntza akademikoan zehar feminismoa
curriculum eduki moduan ez da existitu, ez da inon egon.
Luisa Spagnoli emakume feminista aipatuko dut. Aste
honetan, kasualitatez, telebistan ikusitako bi ataletako serie baten
protagonista. Nolakoa zen? Emakume aske eta indartsua.
Seguru nago, feminismoan aitzindaria izan zela,
bere garaiko gizartean eragin handia izan behar zuelako. Nabarmena da bere sexu
femeninoko langileak lan- eta gizarte-baldintza onetan izateko egin zuen
apustua, lehiak eta oztopoak emakume izateagatik jasan behar izan arren.
Mundu guda bete-betean langileentzako onurez
gain, haurtzaroko lorategi bat ezarri zuen fabrika barruan. Emakumeen
edoskitzea eta lana bateragarri egitea aldarrikatu zuen. Halaber, ikusgarria
bere emakume langile baten genero-indarkeriari aurre egin behar zionean izandako
jarrera.
Gizonezkoen botereari aurre egin behar izan zion
emakume eta zuzendari izateagatik, baina beti borrokatu zuen emakumeen
independentzia bermatzeko.
“Brindemos por las mujeres que nunca se
rinden”.
“Nosotras nos organizamos de manera diferente
a como se ha hecho siempre”.
“Lo lograremos, estoy segura, trabajando todas
juntas como una sola persona”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina