2020/11/09

ITXAROPENA BADAGO!

 

Genero-indarkeria hausnartzen buru-belarri egon gara aste honetan. Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko:

Alde batetik urteetan zehar genero-indarkeriaren gorakadan, gizon erasotzaile adingabekoen bilakaran, sexu- genero estereotipoetan eta bortxakerian, gizarte patriarkatuan eta podereetan. Bestetik aktibismoan ere pentsatzeko aukera izan dugu: genero-indarkeria identifikazioa, deseraiki-eraiki prozesua, zaintza, konplizeak bilaketa.



Ideia nagusi batekin atera naiz. Indarkeritik at izateko bidean gaudela. Eskolan irakasleek umeak eskutik eramango dituzte bide zidor horretatik. Etxean eraikinaren oinarria familiatik eta ingurunetik jasotzen dugu. Hau da, gizarte eta familien mandatuak dira. Hauek ez dira mugiezinak. Bizitzan zehar kapazitateak, abileziak, jarrerak eta morala eraikitzen ari gara. Badugu bide luzea errealitatea eraikitzeko hezkuntza sisteman eta gure errealitatean. Hausnarketetan gogor egin behar dugu. Gure motxiletan eramaten duguna.

Hezkuntza sisteman eta eskoletan aukerarik onena dugu neska mutilen haien errealitatea ezagutzeko eta ulertzeko. Aukera dugu nesken eta mutilen berdintasuneko zubia eraikitzeko. Hori dela eta aktiboak izan behar garela eta pausu txikien bidez indarkeritik at gizartea eraiki.



Nola egingo ote dugu?

Eskola konfiantzako eta segurtasun handiko espazioa bihurtzen

Eraso sexistarik gabeko esparrua izateko hausnarketa sakona egiten

Zaintzaren etika garatzen

Genero-indarkeria digitalean begirada ipintzen

Erresilientzian begirada ipintzen

Konplizeak bilatzen

Konpartitzen dut aurreko edizioetakoa:  https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Genero-indarkeria  Josunerena da

Nelson Mamdelaren esaldi polita aukeratu duelako bere blogean ipintzeko

" Hezkuntza da erabili ahal dezakegun boteretsunea mundua  aldatzeko"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina