2020/11/09

Konta ezazu! Konta dezagun!

 Datuetatik haratago pertsonak gaude!

Zenbakietan erortzea oso ohikoa da eta askotan indarkeriaren aurrean hartzen diren neurriak horixe bera da soilik: zenbaki bat.  Hala ere, onartu beharra dut zenbakiak direla askotan gizartearen begiak zabaltzen duten tresna bakarra. Hona hemen datu esanguratsu batzuk:

  • mundu osoko emakumeen % 35ek bikotekidearengandik indarkeria fisikoa eta/edo sexuala edo sexu-indarkeria jasan du bikotekidea ez den beste pertsona batengandik (zifra horietan ez da sartzen sexu-jazarpena)
  •  % 70ek bikotekide sentimental baten indarkeria fisikoa eta/edo sexuala pairatu duela bizitzan zehar. (Espainiar Estatuko datua)
    • indarkeria fisikoa edo sexuala jasan duten emakumeek:
      •  depresio-tasa handiagoak eta abortua izateko edo GIBa hartzeko aukera handiagoak dituztela indarkeria-mota hori izan ez dutenek baino.
Iturria: ONU Mujeres

Hortxe ahoak ixteko datu kezkagarri bezain beldurgarriak!

Biolentzia edonon dago eta donon topatzen dugu emakume garenok. Aste hontako gaiak gogorra ekarri dit 2018an Twitterren bolo-bolo egon zen gai bat:

Ane Labaka Mayoz bertsolariak piztu zuen sua orduan idatzitako bertso batengatik:

1.Zazpi bat urteren jiran
zer ikusten zuen nigan?
Herriko plazan mutiko
batek gona altxa zidan.

2.Eskolako baloreak
mutil haien adoreak;
jolasa zen askatzea
guri sujetadoreak.

3.Lehen parrandetan nahita
etxea geneukan zai ta
gizon bat sentitu nuen
portaleraino jarraika.

4.Mendi bide batean fin
norbait atzetik, nirekin;
bizitzan ez dut sekula
hain azkar korrika egin.

5.Kuban eguzkitan sutzen
hondartza baten, hain zuzen,
gugandik metro erdira
masturbatzen aritu zen.

6.Behin Etxarrin topatuak
gaupasaz gerturatuak:
“Titiak zureak dira
edota operatuak?”

7.Zarautzeko gaztetxeko
bertsokideak antzeko:
“benetan ederra zaude
atzetik begiratzeko”.

8.Belarri ertza lerdez, lohiz,
esku bat ipurdian goiz…
Hainbestetan gertatu zait
ez dakidala non ta noiz.

9.Sistema da ez zara zu,
zure egia dakarzu…
Askok sinisten dizugu
zuk ere #kontaezazu.

Iturria: Bertsolari.eus

Segituan emakume txiolari askok (ni barne) gure testigantzak idazten eta partekatzen hasi ginen. Testigantza guztiak #Kontaezazu traola zeramaten. 

Agerian geratu zena zen emakume askok pairatu eta pairatzen jarraitzen dugula biolentzia modu eta forma askotakoa; eta agian, nire kasuan gertatu zitzaidan moduan bere garaian ez nuela errekonozitu "gertaera" indarkeria bezala.  


Hemen nire txioa: 


Bese urtetako post bat: 

Post hau hartu dut oso bat egiten dudalako bertan azaltzen denarekin. Iruditeri bat egin dugu biolentziaren inguruan (bai zenbakiak direla: erahildako emakume kopurua edota 016 telefonoa... ) eta bertan ematen dituen esku-hartzeekin oso bat egiten dudalako ere. Azken hauek baitira nik buruan nituen ERRONKA.

Erronka
Bizefaloa da:

  • BAtetik, nekak ahuldundu egin behar ditugu. Indarkeria(k) identifikatzeko tresnak eman eta AUTODEFENTSA FEMINISTA eskoletara ekarri behar dugulakoan nago. 
  • Bestetik, mutilei eredu positiboak eman. Indarkeriak hitz egin eta haien erantzunkizuna plazaratu: arazoaren parte aktiboa baitira


Egiteke asko dago baina bien bitartean: erasoen aurrean, autodefentsa feeminista!












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina