2020/11/09

PRIBATUA POLITIKOA DA

 

Aspaldidanik jakina da ematen diren indarkeria matxisten kasu gehienak emakumearen hurbileko norbaitek gauzatzen dituela. Datu hauek ikustea besterik ez dago. Historikoki, esaerak dioen bezala trapu zikinak etxean garbitu izan dira, etxe bakoitzean gertatzen zenak gainontzekoei arduratu behar ez baligu bezala. Edurne Jabat eta Lohitzune Zuloagak (NUP-eko soziologia saileko irakasleak) Berria-n idatzitako iritzi artikulu honetan ondo azaltzen duten bezala, genero indarkeriari buruz diskurtso ugari eraiki eta zabaldu dira gure gizartearen esparru publikoan. Orokorrean denek arbuiatzen dugu emakumeenganako indarkeria, ez dugu onartzen. Baina arazoa enfokatzeko ikuspegiak dauka garrantzia:

Arazo hau beste pertsonen arazoa dela pentsatzen dugunean, babesik gabe uzten ari gara geure burua. Indibiduo zehatzen kontua dela uste badugu, galtzen ari gara guregan arazo bera antzemateko gaitasuna. Horrela pentsatzen dugunean, gure buruari lapurtzen diogu mespretxu egoerak, jasandako kontrola edo errespetu faltak identifikatzeko aukera”


1960ko hamarkadan hasi ziren feministak gaur egun ezaguna den lelo hau garatzen: pribatua politikoa da. Haiek argi zeukaten arazoa publiko egiten denean lortzen dela arazoaren sozializazioa, sentsibilizazioa eta gizarte osoaren (instituzioak, komunikabideak, erakundeak, mugimendu sozialak, herri mugimendua...) interpelazioa. Eta batez ere, gizonok interpelatuak izateko, hurrengo esaldia


 

Nire inguruan ideia honetan sakontzeko asko geratzen zaigula esango nuke. Lehen aipatu bezala indarkeria matxista errefusatzen dugun arren, enfoke aldaketa baten beharra dagoela konturatzen naiz. Mutilak diren nire hurbileko gehienak, ni barne, lehen erreakzioa haserretzearena izango zen erasotzaileak garela, izan garela edo izan gaitezkeela esaten badiguzu. Gaia landuta izan edo ez izan, eta gehienetan bigarren kasua izaten da. Beraz, erasoak egiten ditugun kolektiboaren parte izanda: nik horrelakorik inoiz ez... bezalako ideiek ez dute arazoa konpontzen laguntzen. Lanketa handia daukagu aurretik atzean geratu nahi ez badugu.

Aurreko urteetako sarreraren bat aipatzekotan #Irati Mendiguren -ek egindako sarrera aukeratuko nuke. Indarkeria matxistei aurre egiteko proposamenen artean maskulinitate eredu berriak lantzea da bat. 


 

Amaitzeko Gasteizen eman zen gertaera baten inguruan Eleak mugimenduak egindako gogoeta bat utzi nahiko nizueke.

Enfrentando cotidianidades 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina