2020/11/12

FEMINISMOA ZAPALKUNTZAREN KONTRA

 

FEMINISMOA ZAPALKUTZAREN KONTRA

 Feminismoa, zer da feminismoa? Honi buruz hitz egiterakoan bi emakume aipatu behar ditut Nuria Varela eta Irantzu Varela. Feminismoa zer den ulertzen eta hau aurrera nola eraman daitekeen lagundu didate.

 Nire ustez, gizartean, batzuen intereserako desinformazio haundia dago. Honen ondorioz, desikasi haundia egin behar da. Askok horrela usten dutelako edota interesatzen zaielako feminismoa matxismoarekin parekatzen dute. Zergatik? Berdin bukatzen direlako edota parekotasuna, berdintasuna,… beldur direlako? Nire ustez, batez ere gizonen artean, kontrako informazio haundia dago eta hauen interesak arriskuan ez egotearren, informazio erreala jasotzeko beldur dira.

Normala, nork nahi du emakume askoren parean jarri? Nork nahi du emakume askok bizi duten bizimodua eraman? Nork nahi du horrelako zapalkuntza izan? Nork nahi besteen menpe bizi? Nork nahi du egunero norbere autoestimua zapalduta izatea? Inork. Beraz, ondorioz, zenbat eta informazio gutxiago izan edota okerreko informazioa izan hobeto biziko dira, ezta?

Badakit gizarte honetako zapaltzaile askorentzat ez dela beraien interesekoa, baina hor doa nire gomendioa



Nire inguruko lagun, lankide eta familia, inork ez du gogoratzen feminismoa curriculum eduki gisa. Gaur egunean ere berdin jarraitzen dugula esango nuke. Izan ere, aurten hezkidetza taldekoentzat erronka bat da. Gure helburua mintegika curriculuma kontutan izanik, feminismoa programazioa eta edukietan txertatzea da.

 Bestalde, Irantzu Varelak “ Público TV-ren La Tuerka programan egin izan duen elkarrizketaz aparte, bere saioen artean hurrengo hau aipatu nahi dut:



 



Guztiz ados nago. Justizia? Non dago justizia? Estatu honetan justizia batzuen interesa, indarkeria eta autoritateen arabera idatzita dago, baina egoera alderantziz izango balitz? Zer gertatuko litzateke? Nola jokatuko luke justiziak?




Beste urteetako hausnarketen artean, Rosanak egindako aipatu nahi dut. Hausnarketa polita eta hunkigarria iruditu baitzait

https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/FEMINISMOAK?updated-max=2019-11-16T16:12:00%2B01:00&max-results=20&start=5&by-date=false

 

Bukatzeko Adriana Andoliniren esaldi batekin bukatu nahi dut


Gertaera matxista gertatzen denean “denak ez direla berdinak” esaten dute eta egia da denak ez dira berdinak, baina denek jarrera, jokaera,… matxista izan dute. Bestela, hurrengo artikuluak irakurri ondoren, nor ausartzen da kontrakoa esaten?

https://www.womennow.es/es/noticia/los-comentarios-mas-machistas-mujer-feminismo/

Denak ez dira berdinak, baina aurretik esan dudan bezala denek esaldi berberak errepikatzen dituzte.

https://smoda.elpais.com/feminismo/los-ayudadores-yomeocupo-viral-carga-mental-femenina/

Azken artikulu hauek irakurri ondoren, Jennifer Lopez-en abestiarekin erantzun nahi diet


 

 

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina