2020/11/08

Denok libre izan arte

        Lehen aldiz entzun nuen Europan hiru emakumetik batek indarkeria matxista jasan duela, halako indarkeriei aurre egiteko baliabide kutxa bat sortzeko egin genuen tailer batean izan zen.

Gogoan dut sei pertsonako taldeka jarri gintuztela, eta momenu hartan esaldi horrek esan nahi zuela talde horretako bi emakumek agian sufritu zutela pentsatu nuen, eta ikaragarria iruditu zitzaidan. Tailerraren amaiera iritsi zenean, ondorioztatu nuen tailerrean geunden emakume guzti-guztiek indarkeria-esperientziaren bat izan genuela gure bizitzan zehar.

Kontua da gizartearen zati handi batek ez dela jabetzen zein normalizatuta dauden biztanleriaren erdiarengan emakume izate hutsagatik sortzen diren indarkeria guztiak.

Bidegabea iruditzen zaidan eta ulertzea zaila egiten zaidan beste gauza bat da legearen aurrean bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa soilik hartzen dela genero-indarkeriatzat. Artikulu honetan Graciela Antenciok esaten digun bezala, iragazki honek biktima asko kanpoan uzten ditu, eta feminizidio guztiak kontuan hartuz gero, kopurua bikoiztu egingo litzateke.

Horrek guztiak eta oraindik ere gaitz sozial handi honen fokua emakumeengan jartzen tematuta egoteak, gizonei gu bortxatu behar ez gaituztenak direla erakutsi beharrean, guztiak aske izan arte egin beharreko bide luzea geratzen dela berresten dit.



        Bukatzeko Amaia Zubeldiaren posta gomendatu nahi dizuet berak itxaropen puntu bat jarri ziolako arazo larri honi, eta niri, berriz, gaur egun kosta egiten zait.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina