2020/11/09

JASOTZEN DUDALAKO EMATEN DUDAN BESTE

Aste honetako gaia irakurri ostean, mikromatxismoek deitu dute nire atentzioa gehien. Irakurgaian bertan azaltzen den bezala, “sotilak” dira, eta, deiagarriak ez direnez, ez dugu haien kontra egiten. Hori dela eta, aurreko edizioetako sarrera hau gomendatu nahiko nuke. Bertan aipatzen den webgunean kuxkuxeatu dut eta beste bideo hau ekarri nahi izan dut; izan ere, lehenago aipatu bezala, hain ditugu barneratuta mikromatxismoak, non oharkabean pasatzen diren. Bideoan 18 daude. Ea ikusten dituzuen 18ak bideoaren bukaerara heldu baino lehen!
Horretaz gain, blogeko sarreran, “indarkeria bikarioa” agertzen da, niretzat orain arte ezezaguna izan den terminoa (ez kontzeptua, ordea). Ama naizen aldetik, pentsatze hutsak zorabiatzen nau… Krudeltasunaren eta indarkeriaren punturik gorenena iruditzen zait. Datu esanguratsuei dagokienez, beste bi bilatu nituen hasiera batean, baina gomendatu berri dudan blogaren sarrera aztertzean, Marina Marroquiren liburuarekin egin dut topo, eta horrek Marinari buruzko bideoak ikustera eraman nau. Badago bat bi datu beldurgarri ematen dituena. Lehenengoak azaltzen du Estatuan 10 minutuan behin bortxatzen dutela emakume bat. Eta bigarrenak azaltzen du zeintzuk izan diren sarean gehien bilatu diren bideoak: La Manadaren bortxaketa, aitak alabari egiten dion bortxaketa alaba lo dagoen bitartean, nebak arrebari eragindako bortxaketa neska dutxan dagoen bitartean… Zoratuta gaude? Ezin dut hitzez deskribatu horiek eragiten didatena.
Amaitzeko, Marroquik maitasun-eredua aipatzen du. Beti entzun izan ditugun esaldiak errepikatzen ditu: “quien bien te quiere te hará sufrir”, “el amor merece la pena”… Horiekin lotuta beste bideo hau ekarriko dut hona.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina