2019/11/13

"Me gustan rasuradas". MIkromatxismoak agerian.

Aitak amari min emoteko alaba-semeak hiltzen dituenekoa. “Indarkeria Bikarioa” du izena. Indarkeria mota hau ez da beste batzu bezain ezaguna, baina zoritxarrez azken hamarkadan gero eta gehiagotan entzuten dugu. Ez naiz honen inguruko estatistika ofizialik lortzeko gai izan, nahiz eta artikulu ugari agertzen diren bilaketa bat eginez.
Eta zer da “Indarkeria Bikarioa”? Emakumeen kontrako indarkeria fisikoa da, emakumeari zuzenki egiten ez dana. Hortarako emakumea ordezkatzen duen beste pertsona baten kontra eragiten da indarkeria. Orokorrean, indarkeria hau emakumearen alaba-semeen kontrakoa izaten da, baina beste edozein senideren kontrakoa izan daiteke baita.
Gaur egun, indarkeria mota hau ez da emakumeen kontrako indarkeria bezala zenbatzen, nahiz eta psikologikoki argi dagoen


Ze modu errazean froga daiteke genero indarkeria ikasia dala? Modu erraza izan behar du #matxirulo.ek uler dezaten.
Eta esalditxo batekin uste dut argi gera daitekeela: Haur Hezkuntzako geletan ez da emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako ezer berezirik egin behar.

Beste bi eredu jartzea ere badut. Biak bideoak, eta biek ala biek #Mikromatxismoak dituzte oinarri. Eta ikusiko duzuenez, hauek ikasitakoak dira.
Lehenengoa S-pain.eko hedabide batena. El Diario.es-ek youtuben mikromatxismoen inguruko bideoak jartzen ditu ikusgarri. Jendeak bidaltzen dizkien istorioekin. Bai, bai. Zu eta biok bezelako jendearen istorioken.




Bizitzan umorea beharrezkoa dugu. Eta umore feminista bada baten bati azkura sortzeko , bada... Hobeto!
Onena honetan Patricia Sornosa dugu. Proposatutako bideoan honela hasten da “... estoy sana, lo del pelo realmente es un malentendido. Conocí a un chico que me dijo que le gustaban las tías rasuradas...”. Hasiera holakoa izanik, bideo honen beste 13 minutuak ez galdu :-)




Mikromatxismo eta matxismoaren aurka egiteko liburua dakartzuek, ia, bukatzeko. Liburua “Eso no es amor” Marina Marroquí-rena.


Bertan, matxismoari eta emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 30 erronka dituen liburua. Hau da, ez da bakarrik teoria, baizik eta teoria hori lantzeko aproposak diren ekintzak proposatzen dizkigu. Ea, ekin!!



Aurreko urteetako bat aukeratzekotan Eiderom-en “Mikromatxismoak suntsitu” aukeratzen dut. Bertsotan bezala, azken puntuak garrantzi handia duela, post honen azken hiru hitzak ekarriko ditut aurrera: Every Day Sexism, hots, Eguneroko Sexismoak, hots, micromachismos. Web bat da, eta gaur egun agian erakargarriagoa dana, Twitter.eko kontua daukate #MikroMatxismoak azalarazteko: @EverydaySexism

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina