2019/11/12

Feminismoak edonon.





Oso irakurzale naizenez, Uxue Alberdirekin maiteminduta nago, haren esaldiarekin guztiz bat nator:
"Inor ez da nor esateko nor dagoen kanpoan eta nor barruan, feminista moduan identifikatzen den guztia feminista da. Eta kontzientzia hartzea edo feminista izatea ez da zure buruari egun batean jartzen diozun etiketa, continuum bat da, bizitza osorako lana".
Beste aldetik konpartitu nahi dut zuekin Netflixeko doku bat, oso erlazionatuta dagoena aste honetako gaiarekin: "Feminismoen erretratuak" non laburpen bat egiten da feminsimoaren historiaren zehar, era didaktiko baina entretenigarrian ere.


Orain dela urte batzuk, amama hil zenean, hitz hauek konpartitu nituen sare sozialetan. Amama Martxoaren 8an hil zen. 
Kasualidadea. 
Niretzat emakume feministena. 
Zure omenez, amama:
"Gaur emakume askotaz gogoratu nahi dut. Emakume ausartak, jakintsuak, bizitzaz beterik. Borrokatzaileak, gorriak pasatu dituztenak eta beti aurrera jarraitzen direnak. Zalantzatzen dutenak, batzuetan labirintoaren irteera ez delako argi ikusten. Ahulak, mina batzuetan sakona eta latza delako. Emakume alaiak, erraz barre egiten dutenak, unetaz gozatzen dakitenak, eta esaten dutenak:”bai, zergatik ez?...” Ardo kopa batekin eta lagunekin egotearekin zorionak direnak.
Emakume ni baino nagusiagoak, betiko eta benetazko emakumeak, inspiratu nautenak, irakatsi didatenak, bidea ireki didatenak. Eskerrik asko.
Emakume ni baino gazteagoak, mundua jateko gogoekin, mundua aldatzeko eta mundu buelta emanda nahi dutenak. Eskerrik asko.
Amama Asun, emakume basatia, sukaltzen zuena abesten eta negarrez, dena batera. Genio eta tristura, alaitasuna eta indarra. Emakumea. 
Eskerrik asko."
Eta azkenik gomendatu nahi dizuet: http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/feminismoak-eta-hezkidetza-estu-estu.html, non agertzen da oso bideo interesgarria Uxue Alberdirena.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina