2019/11/11

Feminismo gaztea, feminismo eta zientzia

Fenimismo gaztea, feminismo eta zientzia 

 

Feminismoaren inguruko hausnarketa txiki bi nahi ditut egen: feminismo berria alde batetik eta feminismo eta zientzia bestetik.


Feminismoaren inguruko hausnarketa txiki bi nahi ditut egen: feminismo berria alde batetik eta feminismo eta zientzia bestetik.

Feminismo gaztea

Lehengo apur bat definitzeko Nerea Ibarzabalek Argia aldizkarian (2019) idatzitakoa aukeratu dut: 

 "Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak.


Uste dut, esaldi honekin feminismoa aro berri bati etorrera eman ahal diogula. 
Bestalde Maider Berrioren posterra gustatu zait:

ni la tierra ni las mujeres

somos territorio de de conquista”  

Gaztetako denborak burura etorri zaizkit, abesti aldarrikatzaileak, Victor Jara eta abar. Gaur egun, Euskal herriko mugimendu feminista bada ere, nesken mutilen boterea izaten jarraitzen dugu, baita neskak gazteak ere bai. Esaldi sakona iruditzen zait eta eskoletan lan egiteko modukoa.
Biak erabilita, nire kartela sortu dut.


 

Feminismoa eta zientzia 

Margarita Salas

Margarita Salas (Asturias, 1938), Espainiako zientzialari garrantzitsuenetako bat, hil da ostegun honetan (2019/11/07), 80 urte zituela.  Estatu eta munduko biologia molekularrean erreferentea izan da emakume hau.
Espainian biologia molekularra garatzen hasi zen. Bakterioak kutsatzen dituen Phi29 birusaren ikerketari esker, DNAk nola funtzionatzen duen eta daukan informazioa birusa funtzionarazten duten proteinak nola bihurtzen diren jakin ahal izan zen. EHUk badu web bat Mujeres con ciencia, eta bertan Emakume hori orri desberdinak dedikatzen zaizkio; Bilbon ere izan genuen.

  EHU
 


Horrez gainera, feminista ere izan da.  https://youtu.be/P7vr3389Xu0


Amaitzeko,


Feminismoak sortu zenetik ibilbide handia egin du. Ni feminismora etorri berria naiz, eta beraz, nire ekarpena oso motela izan daiteke. Bai uste dut, feminismoak gizarteari ekarpen ikaragarriak egin dizkiola. Hala ere, ez dakit feminismoak berak ere beste gizarte-mugimenduetatik ez duen hainbat aldiz jan. Adibide bat jarri nahiko nuke, feminismoak ingurumen aldeko filosofiarekin bat egiten du, baina zeinek izan du eraginik handiena, feminismoak beste mugimenduetan edo besteetako mugimenduek feminismoan? Batzuetan sinbiosiak direla uste dut; horregatik mugimendu batek aldarrikapen eta lorpen asko bereak izango balira hartu nahi dituenean, kezkatuta gelditzen naiz. Momentu honetako feminismoek gizarte-mugimendu desberdinez elikatzen ari dira, hala uste dut nik, eta besteak era berean, feminismoaren estiloaz inpregnatzen ari dira sarri askotan. Beraz, ikuspegi sistemikoaz aztertu behar dira herri-mugimenduak. 
Hezkuntzara bagoaz, feminismoak aldarrikatzen dituen zenbait puntu: inklusibitatea, dibertsitatea, ekitatea… beste arlo batzuetatik ere etorri izan dira, ez dira gaur egunean feminismotik datozela pentsatu behar.
Entzun izan dugu, Euskal Herriko mugimendu feminista jende gazte duelako bere baitan, behar bada beste gizarte-mugimenduk baino gehiago. Horrexegatik hain zuzen erre, uste dut, ikuspegi sistemikoa eta historikoa mahia gainean egon behar dela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina