2019/11/11




GENERO INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN

genero indarkeria bideoak bilaketarekin bat datozen irudiakgenero indarkeria bideoak bilaketarekin bat datozen irudiak


Genero indarkeria, fenomenu unibertsala da, emakume eta maila sozial, adin guztietan , ikasketa maila denetan eragiten duena da. Emakume eta gizonen arteko seinale da desberdintasuna.

Eremu egokienetako bat eta garrantzitsuenetakoa ere bai, prebentzioaren lanketa egiteko hezkuntza da. Datu ezberdin ugari ditugu eta hauek egoeraren larritasuna islatzen dute, horregatik da garrantzitsua arautegi bat eduki eta betetzea Hezkuntza sistemako etapa guztietan. ZERGATIK? HEZKIDETZA IKASTEN DELAKO, eta erronka nagusiak izan arren , HEZKIDETZA ezinbestekoa da genero indarkeria suntsitu eta deuseztatzeko.
Hemendik egun gutxi barru, datorren azaroaren 25ean hain zuzen ospatuko da txoko guztietan, gurean ere.
Gure hirian,Irungo Indarkeria Matxistaren 2018ko txostenean, hainbat datu jasotzen dira, nabarmena iaz 128 kasu egon zirela genero indarkerizkoak, datuak  ere eskuragarri daude http://www.irun.org/igualdad/home.asp?id_idioma=1


Datu hauek jasota zera nahi nuke azaleratu, genero indarkeria bertan dugula, batzutan urrikoak ikusten ditugu eta sudur aurrean dugunaz ez gara konturatzen. Etorkizunari begira haur eta gaztetxoen artean genero indarkeriaren kontra egiteko eredu hezkidetzaile bat eskaini behar diogu, indarkerai suntsitu eta desagertzeko. Ideia gisa baliagarri bada orain dela 2 urte Irungo udaleko, Hezkuntza zerbitzuak hezkidetzazko diru laguntza lerro bat ireki zuen ikastetxe eta familia elkarteentzat. Orduz gero ikastetxeetan eskaintzen diren, tailerrak, jarduerak...gora egin dute, gainera kasu batzuetan herriko emakumeen berdintasun elkarteak burutzen dituzte, bide aproposa jendartea inplikatzen eta aktibatzen joateko.

Beldur barik saria (Emakundek eskaintzen duen egitasmoa gaztetoentzat) ere aurten abian dugu hirian, genero indarkeriari hezkuntzatik  aurre egiteko baliabide ona dela uste dut, irakasleentzat lana suposatzen badu ere, dudik gabe merezi du, behin parte hartuz gero, maiz jarraitzen dute, hau ere gazteetara ailegatu, inplikatu eta sentsibilizatzeko egitasmoa da, denos eskura.

Genero indarkeriaren aurkako bideoa

Beldur barik saria 2018.
https://youtu.be/8uOjGVBJsgA
#Josune
#Genero indarkeria


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina