Feminismoa, emakumeek, gizonek bezain libre izan behar dutenaren uste osoa da. Interdependienteak izanik, denok gara patriarkatuaren seme-alabak. Eta asunto hau, kolektiboa da. Horregatik, aurreko edizioetako ekarpen bat
aukeratzerakoan, idea hau azpimarratu duena
aukeratu dut :
“Arazo pertsonalak ziruditenak, kolektiboak direla ikusi dut, eta kolektibizatu behar ditugula
ikasi, interdependienteak garela bata bestearekiko, eta beraz, ingurukoen
beharra daukagula. Ikusi dut, patriarkatuan denok garela umezurtz”
Nire inguruan prestakuntza
akademikoan zehar feminismoa curriculum
eduki gisa aipatu izan didate. Batzutan akademian, EHUko Berdintasun
masterra egin duten pertsonen aldetik edota EHU Hezkidetzan Esku
Hartzen (@HezkEH ) ikastaroa egin dutenen aldetik. Irakaskuntzako
langileak edo berdintasun teknikarien
perfileko pertsonak.
Beste erakundeetatik ere,
feminismoaren inguruko ikastaroak antolatu izan dira, Donostiako Tabakaleran
eskainitako Pedagogia
Feministari buruzko mintegia bezala. Edota Donostian urtero antolatzen den “Feministaldia” ekimena. Denak dira curriculuma? Baietz esango
nuke, formala eta ez formala. Hezkuntza munduan hezkuntza formala eta ez
formalaren arteko zubiak eraikitzea garrantzitsua da. Eremu ez formalean entzuten
da batez ere “feminista” hitza. Momentuz, akademian, “hezkidetza” eta “genero
ikaskuntzak” hitzak azaltzen dira.
Hezkuntza ez formalean, ML. Estebanek
leku garrantzitsu bezala aipatze dituen “Emakumeen Etxe”etan ere jabekuntza
eskolak antolatzen dira: Donostiakoan, Teoria feminista
tailerra edota Irakurke
eskola Feminista eskaintzen dituztenak, adibidez.
Emakume feminista bat aipatzekotan, Marta Macho aipatuko dut.
2012tik
aurrera txiolari ari da, besteak beste, emakumeak eta
Zientziari buruzko ekarpenak eginez. Ahotsik gabe eta ikustezinak
izan diren emakumeen bizitza eta eragina azpimarratzen ditu. Eta hezkuntzarako material didaktiko interesgarria izaten ari da. Erreferente anitzak behar ditugulako eta etengabeko ekarpenak behar ditugulako.
Modu kolektiboan ari den taldea aipatzerakoak, wikiemakumeok aipatuko nuke. Gure Instituetako ezinbestekoak diren ekarpenak euskeraz egiten dituzte. M. L. Estebanek esaten duen bezala, ezagutza kolektiboa da eta denon artean eraikitzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina