Josebe Iturrioz
transfeminismoaren erreferentearen aipuetan oinarritu naiz definizioa kartelera
eramateko, dagoeneko intersekzionalitateari buruz ari baikara hitz egiten.
Partekatzen ditut jarraian datozen bere hainbat
adierazpen, esan bezala, Joseberen hitzek laguntzen baitidate argi ulertzen
jada feminismoa, diskurtso oprimituak barne hartzen dituen ideia eta borroken
bateratze-gune dela: diskurtso postkolonialak, aniztasun funtzionalaren
diskurtsoak, ekofeminismoak, herrialde desberdinetatik etorritako emakumeen
ikusmoldeak, ”gorputz zapalduak, gorputz baztertuak, gorputz arrazializatuak,
gorputz baliaezinak” dira mugimendu feministen subjektuak.
Horregatik, "feminismoak eta filosofiak
proposatzen dituzten arazoen inguruko erantzunak emateko erreminta berria eta
erabilgarria da transfeminismoa" bezalako argudioak, punta puntako jomugan
kokatzen du gaur egungo paradigma.
Gehiago zehazte eta osatze aldera “ Ez
dago identitate bakarra, ezinezkoa da identitate bakarra egotea, ezinezkoa da
feminismoan subjektu bakarra egotea eta emakume bat izatea. Emakume asko daude
subjektuaren azpian eta agian maritxuak ere badira mugimendu feministaren
subjektuak, heteroarauetatik kanpo egon nahi duen gizon bat ere mugimendu
feministaren subjektu izan daiteke, transexualak mugimendu feministaren
subjektu izan daitezke” dio Josebe Iturriozek.
Aurreko edizioan Ainhoa Mendizabalek 2018an, FeminismoaK… izenez idatzitako post-era hurbildu naiz “emakume feminista bat aukeratzekotan Silvia
Federicci aukeratuko nuke. Badira urte batzuk "Caliban y la bruja"
liburua irakurri nuela, eta oso sakona eta potentea iruditu zitzaidan”
baitio.
Silvia ezagutzeko nahia piztu dit eta hasteko
berari eginiko elkarrizketak zer pentsa eman dit ekoizpena eta ugalketa Erdi
Aroan, kapitalismoaren aurretik, bat zirela dionean, kolonialismoak eraman
zuela patriarkatua Ameriketara e.a
Bestalde, neure inguruan pentsatzen hasi garenean prestakuntza akademikoan zuzenean
feminismoa curriculum eduki gisa planteatzen nor izan genuen aitzindari, ziur aski oso modu kontzientean
eta aldarri eginez, orain dela 15 urte
inguru Emakunderen bilkuretan, Gasteizen, Marian Moreno LLaneza-k
parte hartu zuen batean ikusi genuen oso garbi. Ordura arte, zehar lerro bezala
testuinguru batzuetan lantzen hasia zen, baina Marian Morenok euskarri bat
eskaini zigun eta harrez gero asko tira egin genuen, berak zuen diskurtsoak
irakasleak erraz erakartzen zituela baliatuz. Urteetan zehar aktibista
erreferentziala eta bidelaguna izan dugu geure zonaldean.
Eta inguruan ezagutzen dudan emakume feminista bat
aukeratzeko orduan Maialen Lujanbio Zugasti ekarri
nahi dut hona, iruditzen baitzait bera bezalakoei esker feminismoaren kezkak oholtzan kantatzen hasi
direnetik bertsolaritza aldatu dela eta baita publiko berri bat erakarri ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina