Feminismoa, hitz gutxitan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna
helburu duen gizarte mugimendua bezala definituko nuke. Eta Rosario Carrasco eta Ana
Cubilloren definizioa aintzat hartuta, ez bakarrik mugimendu soziala,
politikoa, filosofikoa, kulturala eta ekonomikoa ere, egun ezarrita dagoen
sistema patriarkala salatu eta hautsi nahi duena.
Sortu
zenetik, feminismoak garai berrietara egokitzeko gaitasuna erakutsi du. Gaur
egun feminismoari “K” itsaste horrek aniztasuna adierazten du, eta
intersekzionalitatea terminoarekin egiten dugu topo, gizon hegemoniko
patriarkalean sartzen ez den beste edonor kontuan hartuko lukena: arraza,
migrazioa, pobrezia, joera eta identitate sexuala, poskolonialismoa...kontuan
hartuta, emakume izateko eredu ezberdinak alegia.
Hona hemen, hamar urte eta gero, burutu berri diren Jardunaldi Feministen amaieraren kronika:
https://www.youtube.com/watch?v=kjqWuGX9DZQ
Aurreko edizioetatik, Maider Avaristo Iciarrek (2018/11/12) egindako posta aukeratuko nuke. Feminismoaz egiten duen definizio eta azalpenak egokiak iruditzen zaizkit eta landu beharko lirateken gaien proposamena eta bideo eta datuak baliagarriak direla uste dut.
https://www.youtube.com/watch?v=kjqWuGX9DZQ
Aurreko edizioetatik, Maider Avaristo Iciarrek (2018/11/12) egindako posta aukeratuko nuke. Feminismoaz egiten duen definizio eta azalpenak egokiak iruditzen zaizkit eta landu beharko lirateken gaien proposamena eta bideo eta datuak baliagarriak direla uste dut.
Nire inguruan
prestakuntza akademikoan inork feminismoaren aipamenik jaso ote zuen
galdetzean, erantzuna nahiko orokorra izan da: ezezkoa.
- 90eko hamarkadan ikasitakoak (kazetaritza, magisteritza, pedagogía, zuzenbidea, idazkaritza, fisioterapia, kimika, administrari laguntzaile, mekanikako mantenimendua) edozein ikasketa mota izanda ere, aipamenik ez.
- Erizantza 97-2000n ikasitako batek, Clara Campoamorren irudiaren aipamena izan zuen feminismotik gertuen egindakoa.
- Mantenimenduko goi mailako ikasketak burutu zituen beste batek aldiz, irakaslea bera izan zuen erreferente: emakume irakasle bakarra izanik, tailerrean aldagelarik ere ez zuela eta zenbat borroka egin behar izan zuen gizonen munduan lekua egiteko.
- 2000ko hamarkadan ikasitakoen artean (magisteritza ezberdinak, haur hezkuntza goi mailako moduloa…) feminismoa kontzeptu bezala agian aipatu zietela baina inolaz ere sakondu gabe.
- Hezkuntza ez formaleko ikastaro (Urtxintxa eskola) ezberdinetan (begirale ikastaroa, giza-kultur dinamizatzailea, sexu heziketa), feminismoan gehiago sakondu zen hezkuntza formalean baino. Eta batzuren kasuan, behin lanean hasi ostean.
- 90eko hamarkadan nerabe harrapatu gintuenetako batzuk, Egizan mugimendu feminista, genuen erreferente bakarretakoa, Bilgune Feministak 2000 inguruan, bere lekukoa hartuko zuena.
Emakume
feminista bat aukeratzeko garaian, ez dut oso urrutira jo. Lorea Agirre
Dorronsoro kazetaria, antropologoa eta idazlea aukeratu dut, “Guztiok izan
beharko genuke feminista” Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarrak
idatzitako liburuxkan egindako hitzaurreagatik, “Feminismoa min baten iraultza
da”:
“Feminismoa emakumeon eskubideen eta berdintasunaren
aldarrikapenetik harago doa. Botereaz ari gara. Botere harremanez. Berritzeaz. Justuagoak egiteaz. Berdintasuna
zentzu zabalean erdiesteaz, azpiratuak
boteretzeaz, elkarren zaintza erdigunean jartzeaz. Gizarte justuago eta bizigarriago
bat erdiesteko pentsamendu eta praxi politikoko kultura bat da. Bestela ere
esan daiteke, Virginie Despentesen hitzak erabiliz: “Feminismoa eguneroko
iraultza bat da, egunez egunekoa”.
Feminismoa min bat da. Jakin-min bat. Jakintza bat.
Jabetze bat. Ahalduntze bat. Boteretze bat. Izan neska izan mutil izan emakume
izan gizon izan zernahi izendatu gaituztela. Lorea Harkaitz Uxoa Haritz Eider
Zigor. Krak horiek, min horiek, lurrikararen erreplika horiek sentitzen dituzu?
Feminismoak ematen dio zentzua lurrikara horri guztiari. Eta ulertu egiten duzu
zer ari den gertatzen, eta leku bat ematen dizu munduan, leku eder bat
desikasi, deseraiki eta zeure buruaz beste bat egiteko”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina