2019/11/11

Feminismoa: berdintasuna eta justizia




Justizia eta berdintasuna definizioan batu ditut, feminismoaren zutabeak direla uste baitut. Ezin da justiziarik egon gizon eta emakumeen artean berdintasunik ez badago. Ezin da berdintasunik egon justiziarik ez badago, eta, horretarako, patriarkatua bere alderdi guztietan aztertu eta suntsitu behar dugu.

Garbiñe Biurrun eta Txaro Arteagaren hitzak kontutan haru ditut:

 “Feminismoa berdintasunean oinarritutako diskurtso juridikoa da, eta, justiziaren muinean ez badago, ez dugu benetako justiziarik izango."
"Feminismoa funtsezkoa da gizartean aldaketak bultzatzeko. Eta kontua da emakume zein gizonak liberatzen ari garela."
  • Iturria: Txaro Arteaga, Eusko news and media

Aurreko edizioetan Maite A.S.-k eginiko sarrera gomendatuko nuke, asko gustatu zait.


Bertan honen inguruan eginiko hausnarketa pertsonala egiten du, bere esperientzian oinarriturikoa. Neska gaztea zenetik, izandako bilakaera pertsonala kontatzen du, eta nola egiten zioten kalte estereotipo femenino zurrunak eta bere kanon estetikoak. Unibertsitatean Feminismoa ezagutu zuen, eta Feminismoari esker eboluzionatzen joan zen eta askeagoa edo zoriontsuagoa izatea lortu zuen.
Bideo bikaina erabili du emakumezkoen kanoi estetikoaren aurka eta neskatoengan duen eraginaren kontra:


Inkesta txiki bat egin dut nirekin lan egiten dutenen artean.
Bi erantzun mota egon dira, adinaren arabera: adineko pertsonek ez zuten inoiz entzun feminismoa aipatzen unibertsitatera iritsi ziren arte. Gazteenek, feminismoaz hitz egiten entzun dute, Historia ikasgaian, sufragismoa ikasi zutenean.

Emakume feminista esanguratsu bezala Irantzu Varela aukeratu dut.  Bere lana bikaina eta ausarta hainbat esparrutan.
Genero-berdintasunean aditua da, hitzaldiak ematen ditu, komunikabideetan iritzi-artikuluak eta kolaborazioak, EITBko tertulietan parte hartzen du, Pikara Magazinen idazten du eta Aló Irantzu atala aurkezten du. Telebistan egiten dituen ekarpenaen artean, 
La fronteran egiten dituen bideo laburrak, patriarkatua aztertuz, sarkasmoa eta humorea erabiliz azpimarratzekoak dira.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina