2019/11/07

Feminismoak

Eginiko kartelean nolabaiteko definizioa egiten saiatu naiz, erakutsiz, feminismoak emakumeon askapenerako baino gizartean dauden zapalkuntza anitzak erakusteko gai den mugimendua dela, eta denak kontuan hartu beharrekoak direla gizarte-eraldaketan. Atzeko argazkiak, "ni la tierra ni las mujeres somos territorio de conquista" asko gustatzen zaidan esaldia du, eta kasu honetan Argentinako herrialdean abortuaren aldeko borrokan erabili duten irudia dela dirudi.
Pasa den urteko postak begiratuz, Yolanda Artoren ekarpena nabarmenduko nuke (http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/feminismoak-barneratzen.html), alde batetik, ariketa hezkidetzaileak edo eginbeharrekoak errealak iruditzen zaizkidalako eta bestetik, berak aukeratutako emakume esanguratsua aspalditik ezaguna dudalako, baina egia esan, honen bizitzaren inguruko informazio gehiago izatea gustatuko litzaidakelako, eta ikusi ez dudan arte, pixka bat ahatuta nuen (Dolores Ibarruri).

Nik nire aldetik, wikipediari jarraiki aski ezaguna den figura bat aukeratu dut; Virginia Woolf (https://eu.wikipedia.org/wiki/Virginia_Woolf). Dudak izan ditut, baina idazle honetaz ere gehiago irakurri behar dudanaren sentzazioa dut, izan ere, batxilergoko bigarren urtean "Literatura uniertsala" izeneko ikasgaian bere liburu bar irakurri genuen (Farorantz) eta bere bizipen eta teorien inguruan ikasi genuen, baina egia esan, erabiltzen dituen metaforak eta bestelakoak ez nituen ulertu gehiegi bere garaian. Bestalde, askotan gomendatu izan didate "Gela bat norberarena" izeneko liburua, genero-rolen inguruko saiakera bat baita.

Bukatzeko, lagun pare bati galdetu ondoren (emakumezkoak), argi geratu zait feminismoaren gaia ez dela lantzen oraindik graduetan, eta honen inguruko ezer jakin ezkero, antolatutako kurtsoen (klase orduetatik kanpo) bidez izan dela. Nire aldetik esango nuke, nire graduan nahiko ikusten den gaia dela (Soziologia ikasi dut), laugarren urtean "Generoaren soziologia" izeneko ikasgaia ere badago.

Interesa duenarentzat, abesti bat utziko dut: https://www.youtube.com/watch?v=4XWk4eq-Two (Tribade-La purga) feminismoari (edo feminismo hegemonikoari) kritika feminismotik. Nik entzun nuen lehen aldian gogorra edo oso zuzena egin zitzaidan, baina egia esan, gustoko dut justu berdinagatik.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina