Eta, datu hauez gain, Graciela Atenciok dioenaren arabera:
"INDARKERIA-MATXISTAREN ZIFRA OFIZIALEK EZ DUTE BIKTIMA GUZTIAK KONTUAN HARTZEN : DATUAK IA BIKOIZTU EGITEN DIRA."
Josebe Iturriozen hitzekin erabat ados nago : “Hipokresia handia dago; izan ere gizarteak berak ekoizten du banaketa hori eta gero salatu egiten du gizarteak ekoiztutako hori, bortxaketak edo erailketak, beste batzuen artean. Gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak”
Bizi garen gizartean, emakume eta gizonen arteko botere desberdinkeria, kultura/natura dikotomian oinarritzen da. Gizonek natura menderatzen dute eta emakumeak posesio objektu bihurtzen dira, emakumeen aurkako indarkeriarekiko tolerantzia sustatuz.
Baina, EZ GAITEZTEN ENGAINATU bortxa- eta menderatze-joerak/ otzantsuna ez dira ez biologikoak ezta natural:
Txikitatik “mutilentzako” jostailuak, jolasak eta kirolak haien gorputzak indartzeko aproposak dira, “neskentzakoak”, aldiz, maitatzeko eta zaintzarako aproposak.
Ipuinek, istorioek, telebistak, filmek... maitatzeko eredu bakarra erakusten diete, maitasun erromantikoaren ereduan oinarritua, heterosexuala eta bikote bakar eta esklusiboan. Ikasten duten sinbolikoan gizona indartsua da, gorputz handikoa, eta boterea dauka, emakumea beraren menpe dago, hipersexualizatua eta ahul irudikatzen da. Gizona aske eta bizitza propioarekin, emakumea, aldiz, benetako maitasunaren zain, printzearen zain eta bere inguruan antolatuko du bere bizitza.
Neska-mutilak badoaz identifikatzen:
- MASKULINITATEA = GAITASUN SEXUALA = GUDARAKO TREBETASUNA = INDARKERIAREN ERABILERA
- FEMINITATEA = MENPEKOTASUNA = PROTEKZIO BEHARRA = DESIO SEXUAL EZA
Gainera, ideia guzti hauek indartzen ditu familiak, eskolak, komunikabideek, arteak, erlijioak, kirolak, kulturak ...
NIRE INGURUKO EREMU HEZITZAILEETAN FALTAN BOTATZEN DUDANA:
- Persona guztiek estereotipen araberako jarrerak barneratu ditugulaz konzientzia hartzeko formakuntza eta sentsibilizazioa.
- Emakume izateko modua eta gizona izateko modua ikasiak direla ulertzea eta barneratzea, desikasteko beharraz jabetzeko. Oso erabilgarriak iruditzen zaizkit honetarako INBERTSIO-ERREGELA jarduerak.
- Guzti honek dituen ondorioez ohartzea : emakumeen aurkako indarkeria, nagusitasuna-mendekotasuneko harremak ...
Eta hau oinarri izanda : curriculum, material, espazio, errepresentazio, hizkuntza eta interakzio motak lantzea ikasleekin.
AURREKO EDIZIOETATIK AUKERATUTAKOA:
MUNDUKO TERRORISMORIK HANDIENA hautatu dut oraingoan. Anonimoa da.
Izenburuak erakarri egin nau. Genero indarkeria definitzeko eta kontra borrokatzeko hitzekin egin duen jolasa ere interesgarria iruditu zait, baina gehien harritu nauena honako hitzak izan dira:
Porque a nivel mundial, si eres mujer y tienes entre 15 y 45 años es más probable que te mate un hombre que te mate un cáncer.
No estamos locas.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina