2019/11/09

"Aitatxu, aitatxu! Hartu, azkar, jaka! Kaka egitera noa!"

"Aitatxu, aitatxu! Hartu, azkar, jaka! Kaka egitera noa!" Haurrak horrela esan dit jaka emonez, ta ziztu bizian aldegin tabernako irolen bila. Ohikoa ez dakit dan, baina taberna honetan hauek atzeko partean daude. Barra luzearen eta mahaitxoen artean dauden pertsonen artetik egin behar izan du bidea, “parkatu” nahikotxo esanda. Gaztea da, baina ondo hezitua.
Ni atzetik joan natzaio, lasai. Nere gorputzak ere beharrak bete nahi ditu, baina ez daukat hainbeste presarik. Bi ateen aurrean dago zain. Bi komun, bakoitzaren atean afitxe txiki bategaz. Batean makiltxoz egindako pertsona bat. Ohikoan, irudi hau “gizon”ekin lotzen dena. Ondokoan, emakume arekin lotzen den beste irudi bat.
Ateetako bat zabaldu, eta bertan sartzeko prest agertu da. Baina hara! Atean gelditu du atara behar zuen pertsonak. Goitik begiratuta “Hau ez da zuretzako komuna – esan dio. - Zure bestea da.”
Suabe-suabe hurbildu naiz beragana, eta “Parkatu, zu zara bere gurasoa?” galdetu diot. “Ez, nereek argi daukate zein dan bere lekua.” erantzun dit. “Ni naiz bere aita, ni arduratuko naiz berarekin. Eta orain, utzi pasatzen umea, kaka egin behar duela.”
Zerbait esan behar zuela iruditu zait, agian eztabaidan hasi nahi zuen. Ez du egin. Erditik kendu eta umea irolan sartzen utzi du.
Bada, kaka egiteko ere genero bazterkeria!! Noiz arte Espainiako konstituzioaren aurkako ekintza hauek onartzen? Ez du zerbait esan behar honen inguruan espainiako “Tribunal Constitucional” delakoak?

Aurreko edizioko sarrera hau “Genero Sistemari Buruz Hausnartzen” aukeratu dut. Batetik, beste sarrera batzuetan ikusi ez dudan matizazio bategatik: “mendebaldeko genero sistema” honen inguruan jarduten bara batik-bat. Non daude, baldin badaude, beste gizarte batzuetako genero sistemak?
Eta bestetik, proposatutako bideoak nik proposatu behar nituenak direlako.

Eta Maiderrek erabili dituenez, nik liburu bat eta Instagrameko kontu bat proposatu nahi dizuet.
Liburua Laura Moran-en “Orgasmitos” da (Twitterren @veneciana1981). Irakurtzen hasi besterik ez dut egin, eta ikusten dut hainbat genero estereotipo apurtuko dituela.


Eta Instagrameko kontua “adelaxd”. Zenbat eta zenbat estereotipo lantzen dituen bere irudietan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina