2019/11/09



GENERO INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN.

Hainbat datu eta hausnarakta egin aurretik, orain dela aste buru pare bat suertatukoa nahiko nizueke azaldu, harrituta geratu nintzen, gero azaldutko nire iritzia:




https://www.youtube.com/watch?v=14gbsmR-O-o

Donostian familiako bazkari bat nuen, bertako elkarte batetan guraso, anai-arreba, iloba e.a....geunden bertan, bazkaltzen geundela, familia gazte batzuk etorri ziren elkartera g.g.b 15:00ak aldera. Lauzpabost familia ziren guztiak seme alabekin, denak 5-6 urte baina gutxiagokoak. Hura nire sorpresa ikusi nuenean ama guztiak mahai jarri haurrei zerbitzatu bazkaria eta beraiekin zeudela bazkaltzen zeuden bitartean, beste izkinean sukalde aldean aitak garagardoa edaten eta gero beraiek jango zuten bazkaria prestatzen.

Horretana ez zen dena geratu, haurrak bazkaldu zutenean haurrei margoak, paperak, karta...eman zizkieten jolasteko, orduan aitak ailegatu eta handik denbora gutxira ama eta aitak bazkaltzen hasi ziren. Nik uste nuen egoera hori gainditua genuela, egun baina ez dela horrela ohartu nintzen. Gure garaiko emakumeak asko borrokatu dugu berdintasunean aurrera egiteko, eta momentu horretan iruditu zitzaidan gazteagoak agian hain egoera alderatuak ez dituztenez bizi, ez direla ohartzen jasaten dituzten hainbat diskriminazio eta egoera sexistas.
Honekin lotuta dauak, eta txosten ezberdinak ikusi, irakurri, begiratu eta hausnartzen egon naiz dexentek deitu didate atentzioa aipatu nahi nuke Emakundek esaten duen bezala genero indarkeri ezberdinak daudela:
Indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexu indarkeria (sexu erasoa, abusua eta jazarpena), indarkeria ekonomikoa edo ondasunekoa; indarkeria soziala eta indarkeria sinbolikoa bereziki neri azken honek deitu dit atentzioa ez nuelako ondo ezagutzen "  Indarkeria sinbolikoa edo zeharkakoa gertatzen da sinesmen eta rol sozial jakin batzuk barneratzen direnean: gizonezkoen gailentasuna erreproduzitzen duten edo aurreko atalean azaldu diren indarkeria-motak justifikatzen edo hutsaltzen dituzten sinesmen eta rolak izaten dira, biktimek beraiek ere barnera ditzaketenak. Mezuak, balioak, irudiak eta zeinuak dira, pertsonen arteko harreman sozialetan mendekotasuna, desoreka eta diskriminazioa erreproduzitzen eta transmititzen dutenak eta emakumeek gizartean duten mendetasun-egoera naturalizatzen dutenak".

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/violencia_evaluacion_informes/eu_def/adjuntos/2018_datu_estatistikoen_txostena.pdf


Esaldi hau beti gustatu izan zait, Nelson Mamdelarena, " Hezkuntza da erabili ahal dezakegun boteretsunea mundua  aldatzeko"
Mundua eraldatu eta genero indarkeria suntsitzeko ere  Hezkuntzak ematen digun  bidea eta aukerari aurre egin behar diogu¡
Ikusezina dena ikustaraziz.

Datu asko aipatuko nituzke baina gazteenak bereziki deitu naute atentzioa.
Gazteberri gazteentzaz argiratzen den aldizkariak 154. zenbakia Feminismoari dago eskainia.
Gazteak gero eta feministagoak omen dira estatuan gazteriaren %49k bere burua feministatzat jotzen du, duela bi urte baino 15 puntu gehiago Deigarria ez ta?
Baina hala ere oraindik indarrean jarraitzen du elementu tradizionaletara lotutako maskulinitate eta feminitatearen irudia.

Eguneroko bizitzan diskriminatuta sentitzeko arrazoi nagusiak:
- Itxura fisikoarengatik %50.1 neskak,%42.3 mutilak.
- GENEROENGATIK %49.5 neskak,  %19.4 mutilak, alde nabarmena,
Genero arrazoiengatik diskriminazio sentimenduak esperimentatu diren esparruak
- Kalean %52.4 neskak, jendearekiko harremanetan %29.1 mutilak-
- Lan esparruan (kontziliazioa, soldata,ordutegiak) % 43.2, mutilak %23.9

Datuak amai ezinak lirateke beraz, oraindik hezkidetza eta kasu honetan eta Genero Indarkerian ere eskolan, eredu egokiak eskainiz, gaiarekiko sentsibilizatuz, eredu izanez, eta sexu estereotipoak suntsitu eta aurrera eginez,  egoera eraldatu dezakegu horretarako, hezkuntza komunitate osoak inplikatu, prestatu, sentsibilizatu eta konplize izan behar dugu, ahaztu gabe testu, irudien paisaiak,  teknologia digitalak eta historiak ere duen garrantzia lehenesteak.
Bestalde Hezkidetzan Genero ikuspegian esku hartzeko, hauexen  aurrera eraman beharreko erronkak:

● Etengabe zalantzan jartzea sistema bitarra, “normaltasuna” eta “esentzialismo” guztiak erreferentziazko marko gisa agertzean.
● Binarismoa, sexu-genero sistemaren erreprodukzioa salatzea. 
● Sexu-genero sistemaren erreprodukzioa geldiarazteko eta gainditzeko gaitasunak sustatzea hezkuntza komunitate osoan. 
● Estereotipo femenino zein maskulinoak sakonki aztertu eta edozein pertsonarentzako positiboak diren balioak, konpetentziak eta gaitasunak edonoren eskura jartzea. 
● Gizateriaren ongizaterako emakumeen ekarpenak bistaratzea. 
● Sexu-genero sistema binarioaren ondoriozko transfobia, lesbofobia, homofobia eta halako identitate- edo ezaugarri-fobia guztien aurka borrokatzea. 
● Sexu-genero sistematik harago dauden errealitateak, praktikak, testigantzak, irudiak eta abar hierarkiarik gabe, aberastasun moduan, erakutsi eta sustatzea. 

Amelia Barquinek dioen bezala 

 “Gure umeak esparru edukatibo batzuetan genero presio gutxiago pairatzea ekarriko balu sikiera, ez litzateke gutxi; askatasunerako zirrikitu batzuk irabazten saiatuko ginateke egunero, arnas apur bat hartu ahal izateko…” Ados nago bere hitzekin.

Azkenik gogoan izateko Jaurlaritzako Eskola Inklusiboaren planaren berri, indarrean dagoena egun 2022ra arte.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Eskola inklusiboa garatzeko esparru-planak (2019-2022) dioen bezala, pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etikoaren arabera, hezkuntzak aukera berak eskaini behar ditu, inolako bazterketarik egin gabe (gaitasunak, kultura, etnia, erlijioa, generoa, sexua, etab.), eta desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak eraldatzeko betekizuna du . Horixe egin eta aurrera eman beharrekoa.
 morder la manzana bilaketarekin bat datozen irudiak
Leticia Doleraren liburua hau gomendatzen dizuet, praktiko, gertukoa eta edonorentzat oso ulergarria.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2015/11/genero-indarkeriaren-inguruan_8.html

Aurreko edizioko kide honen blogeko mezua aukeratu dut, proposatzen dituen ekimenak hezkuntza eremuan momentu honetan ere aplikagarri iruditzen zaizkidalako. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina