Genero-indarkeriaren inguruan
ikusitakoari buruzko hausnarketa egiterakoan, datu adirazgarriak daudela ikusi dugu; 2018ko
“EAEko emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako datu estatistikoak: analisia
eta interpretazioa” txostenean azaltzen den bezala, indarkeriaren inguruan
dauden mito nagusien inguruko
adostasunak, gora egin dute:
“ Aipatzekoa da 2011. urteaz geroztik
nabarmen gora egin duela hiru
mito nagusiekiko adostasunak:
·
alkoholaren eta drogen abusua dago emakumeen
kontrako indarkeria matxistaren ekintza gehienen atzean (lehen % 50, eta
orain % 62, oso edo nahiko ados dago)
·
eraso gehienak estres-maila handiko egoeretan
edo une batez kontrola galtzen denean gertatzen dira (lehen % 42, orain % 61)
eta
·
salaketa faltsu asko egiten dira genero indarkeriaren
kasuetan (lehen % 25, orain % 39).
|
Salaketa faltsuei dagokienez, garrantzitsua da Estatuko Fiskaltza Nagusiak 2018ari buruzko azken memorian argitaratutako datuak azpimarratzea; izan ere, datu horien arabera 2009tik Salaketa faltsuagatik kondena-epaia eman den prozedurak 96 izan dira, (% 0,0078). Horiei tramitatzen ari diren kausak gehituta, epai kondenatzaileak emango balira (131), azken ehuneko maximoa % 0,011izango litzateke. Kopuru hori nahiko adierazgarria da, berez, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan “salaketa faltsuen” prebalentziaren inguruan egiten diren adierazpenak gezurtatzeko
Genero-indarkerian aditua diren ALBERDI, I. eta MATAS, N. ek, La Caixa fundazioak
2002an argitaratutako “La violencia doméstica. Informe sobre los malos tratos a
mujeres en España” n, bikotekideek eta bikotekide ohiek eguneroko bizitzan edo etxean eragiten duten honako eaugarriak
dituzten indarkeria mota
identifikatu dituzte:
Kode
patriarkalaren ondoriozko desberdintasun eza: gizonek beren
bikotekideengan eragiten duten indarkeriaren arrazoiak egiturazkoak dira, eta
gizonak emakumeen gainetik daudela deritzon ideologian oinarritzen dira.
Emakumezko askok bat egiten du pentsaera horrekin, eta, ondorioz, gizonek eta
emakumeek oso rol desberdinak barneratzen dituzte
Ikusezintasun
soziala: Emakumeen bikotekideek etxeetan emakumeen aurka erabiltzen duten
indarkeria da munduan zabalduen dagoen krimen ezkutua.
Kontrolatzeko
eta zigortzeko tresna: Emakumeen aurka etxeetan erabiltzen den indarkeria
instrumentala da erabat, haren jomuga baita gizonaren nagusitasuna eta
emakumearen menekotasuna ziurtatzea, emakumeari zer egin behar duen
adieraztea, autoritatea nork duen erakustea eta bikote-harremanean kide
bakoitzak zer rol duen erakustea. “Emakumeari argi utzi nahi zaio gizonaren
borondatearen eta gogoaren mende izan behar duela, eta gizonak ahalmena duela
emakumeari kontuak eskatzeko, hura kontrolatzeko eta zenbait gauza
debekatzeko”
Erruduntasun-sentipena:
erasotzaile askok ez du erruduntasun-sentipenik, baina emakume askok
erruduntasun handia sentitzen du bikotekidearengandik jasotzen duten tratu
txarrarengatik.
Irteerarik
gabeko harremana: indarkeria behin eta berriro tresna moduan erabilita,
prozesu bat osatzen da, non harrapatuta geratzen diren bai emakumea, bai
gizona. Kateatuta geratzen direla esan daiteke: emakumea, beldur delako eta
hartzen duen indarkeriaren meneko delako, eta gizona, berriz, erasoekin
jarraituz seguru sentitzen delako. Gizonaren kontrola finkatu egiten da, eta
horrek gero eta eraso handiagoak egitera darama; hala, indarkeria progresiboa
izaten da sarritan.
|
Genero indarkeria ikaskuntza soziala dena jasotzen duen Maider Evaristoren post-a ekarri dut hona gaurkoan. Oso modu grafikoan azaltzen ditu genero indarkeriaren gakoak eta ezaguna dugun “Nola egiten dute korrika neskek” bideoa gogarazi digu: noiz hasten dira bere buruarengan konfidantza galtzen neskak, testuinguruaren eraginez?
Modu anitzetan ari gara lantzen genero
indarkeriaren gaia hezitzaileen munduan: ikastetxean, etxean,lagunen artean,
auzoan… nahiz eta egia den, momentuz, indarkeria zantzuak dituzten egoeretan
jartzen dugula indarra. Indarkeriarik gabeko egoerak identifikatzen hasteko
garaia dugu, gatazken ebazpen baketsua identifikatzen hasteko garaia, emakumeek
historikoki eta batzutan modu ixilean garatutako erresistentzietaz konturatuz, persona
guztien autonomia bultzatzen duten prozesuetaz jabetuz. Egoera hauen erreferentziak beharrezkoak
ditugu: noiz eta nola ematen diren, zein diren gakoak eta testuinguruak. Bai jokamolde
indibidualena, eta bai jokabide kolektiboena.
BAi horixe Muria, zuk esan bezala garrantzitsua da, pertsona guztien autonomia sustatzea, baina horretarako beharrezkoa da, genero indarkeririk gabeko egoerak ere positiboki baloratzea eta bizikidetza bultzatzea, bide batez emakummeei gehiago parte hartzera animatuz, zuk esaten duzun bezala sarri modu isilean garatzen egon garen erresistentziaz jabetuz. Aurrera¡¡
ErantzunEzabatu