2019/11/04

Batuz indarkeriari EZ!


Genero-indarkeriaren inguruan ikusitakoari buruz pentsatzen hasita, iruditzen zait gaur inoiz baino gehiago datuak kontrasta ditzakegula, hau da, espero dut momentu jakin bateko datuak, alegia,  gure gazteen iritziak aldatzen joatea denboraren, hezkidetzaren eta gizartearen bultzadaren poderioz. Izan ere, “Gazteek maitasun erromantikoan sinesten jarraitzen dute” artikuluan jasotzen diren emaitzak kezkagarriak dira oso: Gazteen %70ak erantzun du maitasuna itsua dela (Granadako Unibertsitatearen ikerketa).

Itxaroten nago gure Hezkuntza Sisteman ISEI-IVEIk laster eskainiko digun 6 urtetan zehar eginiko azterketen emaitzen txostena. Garrantzizkoa izango dugu jakitea non kokatzen diren gure gaztetxoak eta hezkuntzatik zein norabide hartu behar dugun zehazten lagunduko dizkiguten gomendioak.

Dena ikasi eta desikasiz ikasten goazelako, Haur Hezkuntzatik adiskidetasuna, harreman ona lantzen dugu, hori ez! edo ez dut nahi! bezalakoak ere esateko gai; biografia etikoa eraikitzen: pertsonekin nago, ez objektuekin… maitasuna berdintasunean ere ikasi egiten da, elkarrengandiko harremanetan.

Badakigu hala ere, belaunaldietako lana izango dela, baina agian izan gaitezke baikorrago, zeren noiz izan dugu gaur egunean dugun jendarte mugimendu, egitura, baliabide eta bestelakorik egoera eta ikuspegia partekatzeko?

Honengatik, June Fernández-en esaldia aipatu nahi dut “Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatzea”, oso errealista eta posibilista iruditzen baitzait eta neure prozesua honelakoxea izaten jarraitzea nahiko nuke:


Gaiari jarraiki, 2015eko Blancaren post-a aukeratu dut hain zuzen ere, goian aipatutako datuek 2019an zenbaitetaraino eboluzionatu duten laster jakin ahal izango baitugu.

2015ean jaso zituenak:
Gazteen artean estereotipo sexistak ez dira desagertu, eta kualitaterik baloratuenak boterea eta indarrarekin erlazionatuta daude, haien artean: ausardia, tinkotasuna, autosufizientzia, konpetibitatea.
Emakumeengan, ordea, baloratuenak: edertasuna, sentsibilitatea, mendekotauna, bakartzeko eta ulertzeko gaitasuna, eskuzabaltasuna, pasibitatea, ahultasuna eta mendetasun afektiboa.
Ikusten da nondik doazen emakumeen eta gizonen interesak eta nork daukan eskuetan boterea .

Ines Aberdik esaten duen moduan,
 estereotipo sexisten iraunkortasunak genero indarkeria ezkutatzen laguntzen du”.

Bestalde Veronica de Miguel Lukenek  egindako ikerketaren arabera, “ Gazteek gainerako herritarrek baino tolerantzia handiago dute genero-indarkeriaren aurrean”.
2019an zer diote gure gazteek? bada aurrerapenik?

Eta zein da hezitzaile moduan geure buruari jarri nahi diogun erronka hurrengo bi urteetarako? Irudipena daukat, datuak ondo aztertuta,  fokuak non jarri behar ditugun asmatzen joango garela, baina geugandik hasita, helduon kalitatezko arreta gelan, kontzientea eginez.

Prestakuntza eta hausnarketa ugari partekatzen ari gara, norbera bere esparruan, geure kideekin eta ikastetxeetako ordezkariekin mintegietan. Agian kate luzeegia da ikasleenganaino iristeko, baina jendartearen indarra ere sartuko da ikastetxeetan eta indarrak batuz joango gara.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina