2020/11/15

Feminismoak curriculumean? Hezkidetza apurtxo bat gutxienez?


Feminismoak
landu ditugu haste honetan, eta hemen doa nik egindako ibilbidearen laburpena:


Aste hau Mari Luz Esteban Galarzaren bideo honekin hasteko aukera izan dugu, hainbeste gozatu dut berak aipatzen dituen feminismoaren erronkekin, bi aldiz entzun eta apunteak hartu ditudala, ea aurrerago txukun ordenatu eta partekatzeko aukera dudan. Bide batez, gure lagun artean maitasun erromantikoaren inguruan erabiltzen dugun bere meme hau partekatu nahi nuke (Umorearen U 😜), ez dakit jatorria zein den, whatsappez iritsi zitzaidan:


Taldekideen eztabaida blogak tentatuta, beste bideo hau ere ikusi dut, eta aipu hau zabaldu nahi nuke: 



Eta nola ez, feminismoaren historian Gure genealogia feministak aipatu beharra dago, bideo honetan laburpena:


Nire ingurukoa den Txiñiren bloga arakatzea pendiente neukan, eta zuekin banatzeko aprobetxatuko dut.

Eta eskualde eta herriko jendearekin nabilenez, Nerea Ibarzabal Salegi herritarraren ekarpena ere gehitu nahi nuke:



Bukatzeko, aste honetako eskuhartzea egiteko, eskola bateko hezkidetza plana aztertzen duen gradu amaierako lan bat ikertu dut, eta inguruan feminismoa curriculum eduki gisa galdetzean, ikerketa feministak egin dituen honek soilik esan dit feminismoa eduki gisa landu duela, nola ez! Masterraren izenburua ikasketa feministak eta generokoak da eta! Bide batez aipatu, ikerketa honetako lagina izan den eskolako zuzendariak hezkidetzaren berri eskolan izan duela, geletako tutoreek beraien kabuz formatu direla aipatzen dutela eta jangelako hezitzaileak ere bere kabuz lantzen duela hezkidetza. Beraz, ikusi genezake leku gutxitan (inon ez esatearren) lantzen dela feminismoa curriculum eduki gisa eta hezkidetza bera ere... norbanakoen borondatearen esku geratzen dela sarritan.


GU BEHINTZAT HASI GARA BIDE HONETAN ETA LANEAN JARRAITUKO DUGU SARE HANDI-HANDI BAT EHUNDUZ!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat