Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu naiz…
Gipuzkoako Foru Aldundiaren txostenak dioenez: “Festa ez da aisialdiko manifestazio hutsa… Jaia gizarte-ordenaren eszenaratze trinkoa denez, emakumeak gizarte-ordenatik kanpo uztea jaiaz haratago doan bazterketa da, eta horrek frogatzen du gizartean oro har bermatzen duten balioak, ereduak eta botere-egiturak indarrean daudela.”
Beste era batera esanda, jaiek patriarkatuaren, gizonezkoen hegemoniaren eta gizonaren eta emakumearen arteko botere-mendetasun hierarkiaren eredua islatzen dute. Festek matxismoa eta genero estereotipoak islatzen dituzte.
Jaien azterketatik ondorioztatzen da emakumeen eta gizonen jaien parte-hartzean alde handia dagoela. Emakumeen eta gizonen arteko lan-banaketa desorekatuak aisiaren kudeaketan dauka eragina: gizonek, “ekoizle” eta “ogiaren irabazle” gisa, aisiarako eskubidea dute lanalditik kanpo; emakumeek, lanean “ugalketarako” eta “inaktibo” gisa, ez daukate eskubide hori. Bestalde, denbora librearen antolaketa horren ondorioz, gizonak jaietan protagonista da, eta eremu hori maskulinoa da nabarmen. Jaietako ekitaldi askok maskulinotasuna publikoki baieztatzeko nahiari erantzuten diote.
Gizona
espazio publikoan mugitzen da protagonista giza eta emakumea, berriz, espazio
pribatuan jaia hesitik begiratuz eta parte hartu gabe. Normalean rol-banaketa
ondo bereizirik geratzen da jaietan, batez ere sexuen artean. Gizonek paper
nagusiak betetzen dituzte eta jaien protagonistak dira. Emakumeek, berriz,
bigarren mailako paperak betetzen dituzte.
Bestalde,
gertatzen den indarkeria sexista ere oso kezkagarria da. Ez da jaiari berari
lotutako fenomenoa, badirudi argi dagoela jaietan indarkeria sexista errazten
duten zenbait baldintza gertatzen direla.
Jaiei buruz ikasitakoa orokorrean asko gustatu zait. Gaia berria izan da niretzat eta bultzatu nau hainbat gai aztertzera:
- Ia jai guztien protagonistak gizonak dira: Hiru errege Magoak, Gazteizko Celedón, Olentzeroa, Papa Noel… Batzuetan, emakumeek asmatu behar izan dituzte pertsonaiak festetan parte hartzeko, horren adibide bat da Mundakako lamiak. Festek emakumeen diskriminazioa islatzen dute.
- Emakumeek ez dute parte hartzen hainbat jaietan. Adibide bat alardeak dira.
- Emakumeak ez dira ziur sentitzen jaietan, batez ere gauan. Festetan genero indarkeria azaltzen da.
Festetan matxismoa eta genero estereotipoak islatzen dira.
Gomendatzen dut ondorengo EL PAÍSek argitaratutako artikulua.
Nahiz eta asko lortu, jaietan emakumeak oraindik diskriminatuta sentitzen dira. Emakumeek parte hartu nahi dute festan, eta gizonek egiten duten bezala egin nahi dute, haien protagonismorekin, festan mugarik gabe parte hartuz, rolik garrantzitsuenak betez.
Udal eta
talde feminista askok berdintasunaren aldeko eta genero-indarkeriarik gabeko
jaien alde lan egiten dute urtero.
Hemendik aurrera nire
inguru hurbilean…
Asko gustatu zait Interneten aurkitutako dekalogoa. Hor agertzen diren praktika onak instituzioak, elkarteak, ikastetxeek eta gutako bakoitzak ahal dugun neurrian bultzatu behar ditugu.
Hezitzaile gisa ikasleekin, inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposa…
Hemen ikus daiteke gida bat umeekin berdintasuna lantzeko.
Eta hemen deskargatu dezakezue beste gida bat gazteekin berdintasuna lantzeko.
Zeintzuk dira eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak?
Erabilitako
iturriak
Irudiak
1. irudia
Bideoak
1. bideoa
2. bideoa
3. bideoa
4. bideoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina