Aste honetako hausnarketa,
nire aldetik hausnarketa sakona merezi du. Nik behintzat jai eta ospakizun asko
jaso izan ditudan bezala, transmititu izan ditut.
Historia eta festen arteko lotura
dela eta, Euskal Herriko jai eta ospakizun desberdinetan emakumearen parte
hartzea baldintzatuta egon da. Nik horrela jaso eta transmititu izan dut, ez
dut ezer zalantzan jarri.
Gertu diren jaien inguruan
hitz egiterakoan adibidez, askotan haurrei gabonetako opariei buruz hitz egiten
diedanean, gehienetan Olentzerori indar gehiago ematen diot, baina zergatik?
Zergatik Mari Domingi Olentzero ondoren aipatzen dut (aipatzen baldin badut, zeren
askotan ahaztu ere egiten baitzait).
Argi dago gabonetako
ospakizunetan erlijioak zer ikusi handia izan duela eta opariak ekartzen
dutenek Olentzero edota erregeak dira.
Gaur egun ere nire iritziz,
haurrentzat protagonista nagusiak goian aipatutakoak dira eta Mari Domingi
“bigarren kokapenean” gelditzen da.
Wikipedian Mari Domingi
idatzi eta hauxe agertzen da:” Mari Domingi euskal abesti tradizional batean
ageri den emakumea da. 1990eko hamarkadatik aurrera, Euskal Herriko
eguberrietako hainbat ekitalditan, Olentzeroren gizonezko pertsonaiaren alboko
emakumezko irudi bilakatu izan da. Mari Domingiz ere idatzi izan da.”
Nire inguruko herrietan edota
egon naizen eskoletan Olentzero, Mari Domingi edota Erregeak etorri izan
direnean, mutilak izan dira Olentzero eta Erregeen papera antzeztu dutenak eta
neskak izan dira Mari Domingi antzeztu dutenak. Zergatik? Alderantziz ere izan
daiteke, ezta? Mari Domingi protagonista ere bihurtu daiteke.
Bizi, barneratu eta ezagutzen duguna zalantzan
jarri eta jai/ospakizun berdintasun ildotik eraiki behar ditugu. Beharrezkoa
iruditzen zait nahiko zabalduta dagoen ohitura eta kultura horien gainean hausnarketa
egin, ideien zaparrada egin, aztertu eta
aldaketa egiten hastea.
Ikastetxeetan ospatzen ditugun jaietan beste eredu
batzuk eraikitzen hasi beharko ginateke, dagoeneko ospatzen diren jaiak
ikuspuntu hezkidetzatik berdiseinatuz eta berriak sortuz. Honen inguruan
erronka anitz ditugu:
- Institutuan egiten diren ospakizunen
diagnostikoa egin eta ikuspegi hezkidetzailetik beharrezkoak liratekeen
aldaketak burutu.
- Tradizioa eta
ohiturak. Geletan horien inguruan burutzen diren jarduerak aztertu eta horien
aurrean kritikotasunez eta begirada hezkidetzailetik trebatzeko konpetentzia
garatu.
- Egun moreetan
sentsibilizazio kanpainak egin; eskola komunitate osoa osatzen dugunoi zuzendua
eta guztion parte hartzea sustatuko duena.
- Emakumearen rola eta presentzia aztertu eta parte-hartzaileagoa bilakatu. Adibidez:
kirola, dantza abestietan,…
- Festak jaialdi
erlijiosoekin ez lotzea.
- Euskal kultura, zein
ohiturak berrirakurtzea, betaurreko moreak jantzi eta jendartearen beharrizan
eta errealitateei egokitu.
- Euskarri
materialak: liburu, filma jolas eta jostailu ez sexistak aukeratzearen
ezinbesteko beharra.
Erronka haundi hauek eskola osatzen duten kide ororen inplikazioa, hausnarketa eta parte-hartzea eskatuko du. Hezkuntza parekidearen alde, begirada hezkidetzailea garatzeko.
Gai honek zoritxarrez Jendartean istilu, eztabaida, elkarrizketa bortitzak sortzen ditu. Gure kulturaren barrunbeak sakon astintzen ditu askotan
Adibidez, ulertezina eta oso tristea da Irungo eta Hondarribiko alardean izaten diren istilu eta eztabaidak.
Aurreko ikasturteko hausnarketen artean hauxe da aukeartu dudana. Idazleak idatzitakoarekin bat nator
https://hezkeh0506.blogspot.com/2015/11/jaiak-guztionak-guztiontzat.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina